Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko kanpaldia egingo dute maiatzaren 4tik 10era

  • Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 5ean - 07:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna ezarri zieten zazpi Baztandarri, talde kriminal baten parte izatea egotzita, Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik. Hartara, otsailaren 1ean Nafarroako hiriburuan 18.000 pertsona bildu zituen manifestazio nazionala egin zuten.

Elkartasun bultzadaren ondotik, Aroztegiko Elkartasun Komiteak kanpaldi berezi bat antolatu du Elizondoko Plazan. Epaiketa maiatzaren 19an abiatuko da eta horren aurretik auziaren inguruko kontzientziazio soziala sustatu eta absoluzioa aldarrikatu nahi dute.

Igandean, maiatzaren 4an arratsaldeko 17:00etan Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsaurreko bat egingo  du Elizondoko plazan. Astebeteko ekitaldiak antolatu dituzte: kontzertuak, bertsoak, solasaldiak, bizikleta martxa eta auto-karabana.

Herritar ahalik eta gehien batu daitezen nahi dute eta kanpaldian parte hartu nahi dutenek 638 150 510 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.


Baztango Aroztegia kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: GarbiƱe Elizegi

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.