Motxila bat eta lau trapu hartuta joan zinen munduaren beste puntara. Ozeanoz bestalde. Hilabete zeneukan arnas berritzeko; hangoa deskubritu ahala hemengoaz ahazteko. Deskonektatzeko –hitzaren zentzurik zabalenean–.
Behin han zeundela, pare bat gau pasa zenituen haran sakon batean barneratuta, lau eguneko egonaldia egin zenuen oihanean galduta eta birikek utzi zizutenean lau mila metroko altuerara igo zinen inoiz ikusi dituzun paraje txundigarrienetan barrena ibiltzeko. Abuztua nahikoa izan zitzaizun ikasturte osoan zehar begiak mugikorraren pantailari josi gabe igaro zenuen denbora apurra hirukoizteko.
Konexioa bilatu zenuen tarteka. Ahots ezagunek transmititzen zizuten oreka. Gertukoenen berri izateko, bidaia hasi zenuenean dagoeneko gaixo zegoen aitonaren egoerak okerrera egin ez zuela baieztatzeko, inbidia kutsatu nahi zenion norbaiti argazkiren bat edo beste bidaltzeko. Dena ondo zegoela jakiteko, denak berdin jarraitzen zuela ziurtatzeko.
Konexioa zenuenero
beste eraso bat.
Eta beste bat.
Eta beste bat.
Udaro gertatzen da, bazenekien.
Ez zintuen harritu.
Baina, behin distantzia hartuta, ezberdin
ikusten dira gauzak
Denak berdin jarraitzen zuela eta Bilboko Etxebarria parkean 18 urteko emakume bat bortxatu zutela sei gizonen artean. Eta handik egun gutxira Donostiako Piratek egun osoko egitaraua bertan behera utzi behar izan zutela gau batez izandako eraso sexista guztiengatik. Eta hiri berean lanean ari zen emakumezko sorosle bat bortxatzen saiatu zirela beranduago. Eta Levanten gizon batek neska gazte baten abortua eragin zuela kolpeka. Eta gizon bat atxilotu zutela Madrilgo treneko bagoietan mobilarekin 555 emakumeren irudiak grabatu ondoren webgune pornografikoetan eskegi zituelako. Eta Gasteizen 17 urteko gazte bat atxilotu zutela 6 urte soilik zituen lehengusina erasotzeagatik. Eta Bilbon bi urruntze agindu zituen gizon bat atxilotu zutela andre bat bost egunez bahitu, iraindu, jo eta bortxatzea egotzita. Eta Debako hormetan –beste zenbait aldarriren artean– feminismoaren aurkako margoketak agertu zirela. Eta Hondarribiko alkatea alarde ez-baztertzailearen ordutegia aldatzea beharrezkoa zela argudiatzen saiatu zela. Eta Larresoroko jaietan bortxatu zutela salatu zuela emakume batek.
Konexioa zenuenero beste eraso bat. Eta beste bat. Eta beste bat.
Udaro gertatzen da, bazenekien. Ez zintuen harritu. Baina, behin distantzia hartuta, ezberdin ikusten dira gauzak.
Eskerrak itzulerako bidaian zortzi orduko eskala egin zenuen Mexikon; egun batzuk lehenago emakumeek kaleak hartu eta amorruz gainezka “nahikoa da” esan zuten tokian.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]