Menpekoak

  • Aste hauetan bizi dugun egoera ekonomiko eta politikoak, bi gauza erakusten dizkigu. Bat: munduan, Europan eta estatuetan egiten diren politiken erabat menpeko garela, baita gas eta petrolio produkzioaren menpeko ere. Bi: gobernuen esku dauden politikak, aldi berean, ekonomiaren gorabeheren menpe daudela.


2019ko irailaren 19an - 14:22

Horregatik da hain garrantzitsua zein talde politiko dagoen gobernuan, modu batean edo bestean, bi aldagai horiei aurre egiteko.

Europako mantsotze ekonomikoak egitate bat dirudi jadanik: Alemaniak “katarroa” dauka eta gainerako herrialdeak kutsatuko ditu. Txina eta AEBen arteko harremanak ez daude onenean, eta hori oso albiste txarra da esportaziora emanak dauden herrialdeentzat, Euskal Herria kasu.

Eta honen guztiaren erdian petrolioaren arazoa sortu da, Saudi Arabiako petrolio azpiegiturek ustez jasandako erasoaren ondorioz, Trumpek noski, Iran baitauka errudun. Eta AEBetako egungo presidentea ezagututa, Golkoko gerra berri bat eragin dezake horrek, kalte humano, sozial eta ekonomiko handiekin mundu osoarentzat. Horretara ez gara iritsi oraindik, baina garbi geratu da petrolioa gure ekonomiaren oinarria dela eta kontsumorako produktuak garestitzen ari dela, enplegua bera ere mehatxatuz.

Euskal Herria  ere menpeko da, Espainia, Frantzia, Alemania, AEB eta Txinaren menpeko, baita petrolioaren menpeko ere. Menpekotasun ekonomiko-politiko horri aurre egiteko, beharrezkoa da lanean jarraitzea eta erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzen segitzea, gehiengo sozialari mesede egingo dien politikak aurrera eramateko. Ezin dezakegu ahaztu, aukeratzen dugun gobernuaren arabera izango garela menpekoago, ala ez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude