Lodifobia

Antton Olariaga
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uda garai oparoa da argaltasunaren diktadurari buruz hausnartzeko, fresko baitugu bainujantzia jartzerakoan emakume gehienok sentitzen dugun ezinegona. El Salto egunkarian Sarai Walker Dietland eleberriaren egileak hauxe azaltzen du: “Emakumeen gaineko presioa argal egon daitezen, kontrol sozial mota bat da. (…) Gizarteak emakume lodiak zigortzen ditu, gorputz femeninoari lotutako ideia patriarkalak obeditzen ez dituztelako. (…) Loditasuna gai feminista bat da”.

Lodifobia pertsona lodiek pairatzen duten egiturazko indarkeria eta gorroto diskurtsoa da. Lodi ez gaudenok argal mantentzeko presioa bizi dugu, baina ez dugu indarkeria lodifoboaren krudeltasuna ezagutzen eta ez gara gorputz normatiboa izatearen pribilegioez ohartzen; esaterako, lana bilatzeko orduan.

Erresistentzia handiarekin topo egiten ari da lodifobiaren kontrako mugimendua, gure jendartean zeharo errotuak baititugu hiru mito: 1. Lodi egotea ez da osasuntsua. 2. Gorputz lodiak higuingarriak dira. 3. Loditasuna bertute moral eskasaren ondorio da (sabelkeria eta nagikeria).

Hiru mito horiek deseraikitzen dituzte lodiaktibistek. Biziki gomendatzen dizuet Klitto eta Topatu atari digitalek egindako erreportaje multimedia, Argia-ko webgunean ere topatuko duzuena.

Osasunaren mitoa iruditzen zait bereziki maltzurra. Pertsona baten tamainuak ez du bere osasun egoera edo ohiturari buruz ezer fidagarririk adierazten. Badaude begano lodiak edo kirolzale lodiak. Badaude ere pertsona argal sedentarioak eta Mc Donalds zaleak, baina horiek ez dute bigilantziarik jasotzen. Diabetesak baino min handiagoa eragin dezake bazterkeriak, baina lodien osasunaz hain kezkatuta omen daudenei bost axola lodifobiak eragiten duen kalte emozionala. Magda Piñeyro ekintzailearen hitzaldi batean neska lodi batek kontatutakoa dut gogoan: depresio baja batetik lanera itzuli zenean, lankideek “Oso guapa zaude! Argaldu duzu!”, esan zioten.

Lucrecia Massonek Argia-n azaldu du gorputz-masaren indizeak Frantzian duela iturburua eta, kolonialismoaren ondorioz, gorputz kaukasikoetan egindako kalkulua mundu osora zabaldu dela. Mediku estamentuaren rolaz ere ari da, Danele Sarriugartek egindako elkarrizketa horretan: medikuak bakarrik esan diezaguke zer den ona eta zer txarra, aspaldi apaizak bezalaxe.

Haurdun nagoela topo egin dut osasun sistemaren diskurtso lodifoboarekin. Haurdunentzako yoga klaseetan askok kontatu dute erditu arte mediku eta emaginen presio ikaragarria bizi izan dutela estatistikaren arabera “gehiegi” loditzeagatik, nahiz eta elikadura ohitura egokiak izan eta ariketa fisikoa egin. Bost hilabetez nire pribilegioaz gozatu dut eta ingurukoen hitz goxoak jaso ditut: “A ze sabel polita! Ez zara batere loditu!”. Pasa den astean, emagin berri batek pisua neurtu dit eta errieta egin dit doinu paternalista nazkantearekin: “Hiru kilo hilabete batean! Zer gertatu da ba? Orain arte oso ondo egin duzu! Tira, kontrola zaitez. Guztira ezin duzu hamar kilo baino gehiago loditu”. Nire errua da, zer edo zer txarto egiten ari naiz eta nire gorputza kontrolatu behar dut estatistikari obeditzeko. Esandakoa: sistemarentzat loditzea osasun arazoa omen da (egia esan, emaginari bost axola ea nire burua ondo zaintzen dudan; nire pisua da inporta duen aldagai bakarra), baina baita ere bekatu bat. Orain penitentzia egin beharko dut izozki bat jaten dudan bakoitzean.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude