Intrantsigentzia berbera, patronal publikoan zein pribatuan

  • Azken asteetan Hego Euskal Herrian bi greba garrantzitsu nabarmendu zaizkigu, eta kalean elkar hartuta atera dira langileak. Gipuzkoan, adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak –ia 5.000 lagun–. Bizkaian, metaleko langileak –dozenaka mila lagun biltzen ditu lurralde horretako sektore garrantzitsuenak–.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bata zein bestea luze doaz. Bizkaiko metalean aldizkakoak dira lanuzteak eta jadanik bost egin dituzte; uda ostean berriz ere helduko diote borrokari uztailean ez badira adostasunera iristen. Gipuzkoako erresidentzietan, berriz, langileek 70 egun daramatzate greban.

Bi greben atzean arrazoi berbera dago: lan-hitzarmen duin bat lortzeko negoziazioa. Adinekoen egoitzetako kasuan, hobekuntza ekonomikoak eskatzen dituzte emakumeek, egoitza pribatuetako gizonezko langileekiko jasaten duten soldata arrakala %30ekoa dela baitiote, urtean 6.000 euro. Zainketen kalitatean ere hobekuntza eskatzen dute. Metaleko langileek, berriz, enpresetako ekonomiaren gorakada soldatetan ere nabaritu dadila nahi dute.

Metalean, grebaz gain manifestazioak ere egiten dituzten bitartean, erresidentzietan lurralde osoan zehar martxa bat egin dute, Zaintza martxan lelopean. Patronalen erantzuna, metalean pribatua eta adinekoen egoitzetan publikoa (foru erakundea), berbera izan da: intrantsigentzia. Negoziazioa eta elkarrizketa saiakerak atzeratu dituzte, egoera usteltzen uzteko. Aurretik izan diren antzeko esperientziek eta lan-gatazkek zer pentsatua eman beharko lieke patronal horiei. Askoz gehiago galtzen da intrantsigentziarekin, elkarrizketaren bidez adostasunera iritsita baino. Eta patronal publikoa eredu izan beharko litzateke pribatuarentzat.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.