Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Nafarroko Legebiltzarreko lehendakari eta EH Bildu Mahaian sartu da

  • Azken minuturaino ibili dira negoziatzen PSN eta Geroa Bai. Azkenean PSNk haren alde egin du eta Hualde atera da legebiltzarreko lehendakari. EH Bilduk ere mahaian sartzea lortu du. Horrela lehen lau indarrak, Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bilduk ordezkaritza dute Mahaian.


2019ko ekainaren 19an - 12:12

Hualdek PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren botoak bildu ditu, hau da 30 alde, eta Navarra Sumako ordezkariak bere 20ak. Beraz, Hualdek lortu ditu orain arte PSNko Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakari izateko negoziazioetan aritu diren lau alderdien botoak. Bi lehendakariordeak Inma Jurio (PSN) eta UPNko Yolanda Ibañez izango dira. Lehen idazkaria UPNko Juan Luis Sanchez de Muniain izango da eta bigarrena EH Bilduko Maiorga Ramirez. Unai Hualde EAJko Napar Buru Batzarreko lehendakaria de 2016ko urtarriletik.

 

Larunbatean, udal gobernuak osatzean PSNk erakutsitako Navarra Sumaren aldeko jarreraren ondoren, ematen zuen PSNk lauko gobernuan izan diren indar batzuekin exekutibo foral berria osatzeko negoziazioek inongo etorkizunik ez zutela. Baina asteazkenekoarekin, lau alderdien negoziazioak oraindik zerbait eman dezakeela irudikatzen da.

 

Parlamentuko lehendakaritzarako lehen bozketan gehiengo osoa behar izaten da eta inork ez du lortu. Navarra Sumako Iñaki Uriartek bere 20 botoak jaso ditu, Unai Hualdek hamasei, Geroa Bai eta EH Bildurenak, eta Inma Juriok PSNren hamaika. Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak (I-Ek) boto zuria eman dute, ez dute sostengatu Hualde. Akordiorik egon ezean lehen itzulian horrela egingo zutela iragarria zuten.

 

Horrez gain, mahaiak galdetuko die kamerako zerbitzu juridikoei mahaia bost kidetik zazpira zabaltzeko aukeraz. Arazorik egon ezean, eta horrela egitekotan, Ahal Duguko eta PSNko ordezkari bana sartuko lirateke mahaian.

 

Nafarroako eskuina haserre

 

Nafarroako eskuinak dagoeneko bere haserrea erakutsi du Parlamentuko Mahaiko osaketarekin. Batetik, PSNk lehendakaritza Geroa Bai-ri "eman diolako" eta, bestetik, EH Bildu mahaian sartzea saihestu ez duelako. Diario de Navarra-ren titulua aski adierazgarria da: "PSNk Unai Hualde egin du presidente eta ez du saihestu EH Bildu mahaira sartzea". Ana Beltran PPko diputatu nafarrak adierazi duenez, "gaur goizean ikusi da PSNk Nafarroari eta Espainiari egindako traizioa".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Legebiltzarra
Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


Voxen diskurtso xenofoboa geldiarazteko protokolo bat sortu nahi du Nafarroako Parlamentuak

Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.


Pablo González askatzeko mozioa bertan behera utzi dute UPNk, PPk, Voxek eta PSNk

Eskuineko hiru alderdiek aurka bozkatu dute eta Chiviterena abstenitu egin da; aldiz, EH Bilduk eta Geroa Baik Contigo-Zurekinen proposamena babestu dute. Gonzálezek 20 hilabete daramatza Poloniako espetxe batean, akusazioaren frogarik jakinarazi ez bada ere.


Nafarren laurdena pobrezian edo egoera horretan egoteko zorian dago

Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.


Eguneraketa berriak daude