EBren eta Mercosurren arteko akordioa ezarri ez dezan eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari

  • Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu dute; PSNk eta Geroa Baik, aldiz, kontra.


2025eko urtarrilaren 23an - 11:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Argentina, Brasil, Paraguai, Uruguai, Venezuela, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Mexiko bere gain hartzen dituen Mercosur merkataritza arloko erakundearen eraginpean Europatik inportatzen diren produktuen %91 liberalizatuko dira. Europar Batasunak (EBk) datu honi aurre hartuko dio berriki onetsitako akordioan: %92 izango dira muga-zergarik ordainduko ez duten jatorri amerikarreko produktuak.

Erabakiak arlo ekonomiko anitzei eragingo die: nekazaritzari batez ere, baina baita industria-sektoreari (ibilgailuak, ekipamendu-ondasunak, produktu kimikoak, farmazia, ehungintza edo zapatagintza) nahiz zerbitzuen sektoreari (finantzarioak, telekomunikazioak eta itsas garraioa) ere. Ondorioa? Merkatu globalari eta Europako zein Hego Amerikako multinazionalei bultzada, baina bertako ekoizle txikien kalterako.

Arazo honi erreparatuta, Contigo-Zurekinek mozio bat aurkeztu du Nafarroako Legebiltzarrean, zeinaren bidez Pedro Sánchezen Gobernuari eskatzen dio akordioa Espainiar Estatuan ezarri ez dezan. UPN, EH Bildu, PP eta Vox proposamenaren alde agertu dira eta idatzia babestu dute, PSNk eta Geroa Baik, ordea, kontra bozkatu dute. Mozioan hasiera batean jasotako puntuei UPNk, zuzenketa baten bidez, Espainiako Gobernuari eskakizun bat gehitu dio: ez dezan ez sinatu ez berretsi merkataritza askeko tratatu hori.

Halaber, talde parlamentari guztiek aho batez onartu dituzte UPNren ekarpenean jasotako beste hiru puntu, Nafarroako Gobernuari zuzenduta: lehenik eta behin, eskatu diote berehala has dadin Espainiako Gobernua presionatzen “ispilu klausulak” ezartzeko, hots, Europar Batasunak haren mugen barruan exijitzen dituen produkzio eta osasun baldintza berberak izatera derrigortu ditzan enpresa hegoamerikarrak. Bigarrenik, Espainiako Gobernuari eska diezaion Nafarroako lehen sektorearen interesak defendatzea. Eta azkenik, akordioa konfirmatuz gero, ekoizle nafarrak babesteko neurriak zehaztea.

Era berean, alderdi guztiek adostu dute Foru Gobernuari eskatzea EBren eta Mercosurren arteko akordioak ekar ditzakeen ondorioen inguruko txosten bat egitea. Honekin batera, Europako Batzordeari dei egingo diote lehenengo sektoreko politika erkide bat abian jar dezan gertuko nekazaritza eta abeltzaintza babesteko eta ekonomia jasangarria bermatzeko.


Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.