La conquista de lo inutil antzezlana ikusi berri dut, Irunen, egileen jaioterrian. Atarian aktore beterano batekin solasean konpainiaz: harrigarria dela hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea izanik nolabait baztertuak egotea, nahiz eta kritika onak eta nazioarteko aitorpena izan, nahiz eta kultuzko taldea izan bertakoentzat. “Noiztik ez dute aktuatu, adibidez, Donostian?”.
Baina ez, gaixotasuna da nagusi, eta izurrite bat da: "Batzuk ez dira isiltzen, baina herri honetako kultur arloan hori ordaindu egiten da". Isilik geratu naiz ni ere, triste, nekaturik, besteak beste aurtengo Donostia Sariko afera gogoan
Gogoan dut oraingo L’ Alakran taldearen hastapena zen Legaleon T.-ren Tombola Lear ikusi nuela 1998an, Antzoki Zaharrean, orduko antzerki jaialdian. Nola eragin zidan antzezlan hark, nola markatu zituen oholtza gainean gerora emango nituen urratsak. “Zeinen urrun dagoen emanaldi hura, Donostia hura”, eta solasean jarraitu du lagunak, “Euskal Herrian arlo publikoan sortu diren taifa erreinu batzuekin, kulturaren arloan kultura bultzatzea da gutxien inporta duena. Sanoena litzateke programatzaile lanpostu publikoak eta kultur proiektuak bost urtean behin berrikustea, antzokietako ildoak etengabe aktualizatu behar izatea eta antzerki konpainia eta belaunaldi berrien errealitatera egokitzera behartzea”. Baina ez, gaixotasuna da nagusi, eta izurrite bat da: “Batzuk ez dira isiltzen, baina herri honetako kultur arloan hori ordaindu egiten da”. Isilik geratu naiz ni ere, triste, nekaturik, besteak beste aurtengo Donostia Sariko afera gogoan: hiru aktorek lan gatazka salatu dute, elebitan estreinatzen diren bertsioetan euskarazkoaren prekarizazioa. Gatazkako bi aldeak entzun eta egon zaitezke batekin zein bestearekin zalantza dantzan, zein neurritan zauden ados ala ez, zein neurritan duzun aski informazio, baina niri zer edo zer argi geratu zitzaidan: jende askoren, gehiegiren, beldurra. Azken hamarkadetan diru laguntza lar akaparatu duten eragileei beldurra, ez ote den “normalitatea” urratuko, ez ote zaituzten hitz eginez gero programatuko edo lanerako deituko.
Teatroaren egoeraz mintzo zen La conquista de lo inútil umorez, egoerari aurre egiteko pasioa eta garra aldarrikatuz: zaila da izurrite bati aurre egitea, agian ahalegin handiegia da pertsona bakar batentzat, programatzaile, konpainia edo kultur elkarte batentzat, antzerkia industria irizpideen gainetik jartzeko borondate partekatu batentzat. Respect kultur industriari eta blablabla –benetan uste dut hor badela sistemaren barrutik gauzak beste modu batean egiten saiatzen denik–, baina ostia, denak ez du balio, ezin du balio izan! Agian beste izurrite mota batzuk asmatzea da irtenbide bakarra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]