Iruñea, 1979. Aktibismotik instituzioetara jauzi eginez, Ahal Duguko parlamentaria da Nafarroako Legebiltzarrean. Talde parlamentarioa bitan zatitu da: zazpitik lau parlamentariok Orain Bai sortu dute eta beste hiruk Ahal Dugun jarraitzen dute, tartean berak. Banaketa latza izan da, mindua eta akitua dago, baina hautes-gudu berri batean murgiltzeko prest: bera da Ahal Duguren lehendakarigaia Nafarroako foru hauteskundeetan.
Nafarroan zatiketa latza izan duzue Ahal Dugun. Zu nola sentitzen zara?
Triste nago gertatutakoarekin, minduta. Talde parlamentarioan borroka latza izan dugu eta horrek pertsonen artean izugarri urrundu gaitu. Nire taldekide ohiak ez dira garai historiko honek eskatzen zuen mailan egon; Nafarroan bizi dugun aldaketaren zerbitzura egon behar dugu eta ez balizko “etika pertsonalen” zerbitzura. Ahal Dugu eta aldaketari sekulako kaltea egin diete.
Ez ote zatekeen inteligenteagoa duzuen banaketa onartu eta bakoitza bere kaxara aritzea?
Bai, jakina, eta nik hori defendatu dut azken urte eta erdian. Baina muga batzuk genituen, batez ere diruarekin zerikusia zutenak, Auzitegien Ganberak Ahal Duguk jasotzen duen diruaren fiskalizazioa egiten baitu. Guk eskaini diegu talde gisa jarduteko baliabide batzuk izatea, baina diruaren kontrola guk izan behar genuen, Ahal Dugu fiskalizatzen dute eta. Haiek euren taldeko kontu korronte batera bideratu nahi zuten, baina hori ez da posible.
Baina gaur egun Legebiltzarrak taldeari eman beharreko dirua blokeatua du.
Ez, Legebiltzarra ez da fio dirua bi kontuetara sartzearekin eta talde osoaren adostasuna eskatzen du, diru hori toki batera sartzeko, horrela diru horrek erantzule bat izango duelako. Baina taldean ez gara ados jarri izan, Ahal Duguk ezin duelako onartu berari dagokion diruarekin edozer egitea, diru publikoa delako.
Haiek esan dute prest daudela diru hori talde sozialetara bideratzeko, GKEetara, zerga iruzurraren ikerketara… Zuen taldeko Tere Saez ere ados agertu da horrekin. Zuk zer diozu?
Hori oso polita geratzen da, baina hauteskundeei begira egina dago. Kontu-hartzaileak argi esan du, borondate onekoa dela, baina ezin dela funtzio zehatz batera bideratutako diru publikoa beste edozertara bideratu, hori dirua bidegabe erabiltzea dela.
Ofizialistez –zuek– eta kritikoez –haiek– hitz egiten da. Zuek etengabe deitzen dituzue transfugak beste laurak. Ez al da izan Ahal Dugu barruko zatiketa bat?
Ez, Ahal Dugun ez dago zatiketarik. Hemen hauteskunde batzuk izan ziren Ahal Duguren idazkaritza nagusirako, idazkari nagusi ohiak galdu egin zituen eta ez zuen onartu. Hauteskunde prozesuari buruz auditoria bat ere eskatu behar zuen baina inoiz ez du egin. Ez dut uste horrek erantzuten dionik zatiketa sozial bati. Hori baino gehiago arazo pertsonalista bat da. Alderdiko lehen Herritarren Kontseiluan Laura Perez idazkari nagusia zen eta ni antolaketa idazkaria, oso gertutik jarraitu dut dena. Ni ez naiz ez kritiko ez ofizialista, Ahal Dugukoa naiz. Primaria gatazkatsu haietan ikusten nuen zer etor zitekeen eta bi zerrendei proposatu nien zerrenda bateratu bakarra osatzea, baina ez zuten nahi izan, ez batak ez besteak. Hauteskundeetarako hautagaitza bateratua dugu, Laurarekin [Perez] eta [Eduardo] Santosekin aurkeztu zen jendea dago, Joan Bosch ere hor dago… barru mailan gainditua dugu arazo hau.
Hauteskunde horiez aritu gara, Orain Baikoek hor kokatzen dute arazoaren iturrietakoa, primaria haietan iruzur egin zela diote, Madrilek kontrolatutako sistema telematikoak pertsona askoren botoa blokeatu zuela, Santosek Perezi atera zizkion 28 botoak baino askoz gehiago. Zu zinen hauteskunde prozesuko idazkaria.
Laura Perez idazkari nagusi izendatu zuen sistema berak kendu zuen kargutik. Sistema hau ez da Nafarroatik kontrolatzen, auditatua dago eta edonork eska ditzake hauteskundeetako datuak. Kanpo auditoretza ere eskatu daiteke, baina ez dute horrelakorik egin. Salaketak datuekin frogatzen ez badira jai dute. Laura hautatua izan zenean 1.300 boto lortu zituen eta bi urte geroago, idazkaritza nagusia eta Legebiltzarreko bozeramaile izanda, 500. Bi urtetan 800 boto galdu zituen eta Madrildik zetorren Eduardo Santosek irabazi egin zion. Haiek 28 bototan jartzen dute auzia, baina niretzat garrantzitsuena zera da, Laurak gora-behera garrantzitsuak izandako bi urteko kudeaketa egin ondoren alderdikideek ez zutela hautatu.
Ba al dago Orain Bai eta Ahal Duguren arteko desberdintasun politikorik?
Ez dut uste, baina hemendik aurrera gero eta desberdintasun handiagoak bilatuko dituzte hauteskundeetarako hautagaitza bat bultzatzeko. Akordio programatikoa elkarrekin sinatu genuen, han zegoen gure hauteskunde programaren %80 eta harekin abiarazi genuen gobernu bat. Ez zen gure gobernu programa, baina errealismotik egin dugu aurrera. Orain Baikoak blokeora daramaten politika maximalistak bultzatzen ari dira. Gobernuak lan ona egin du eta gaur egun ia ezinezkoa da harago joatea.
Ahal Duguren programaren %80 bete dela esan duzu. Zertan egin zitekeen gehiago?
Garapenerako lankidetzaren esparruan ez dira hainbat gai bete eta hori mingarria izan da. %0,5eko konpromisoa genuen eta ia %3ra iritsi gara. Gobernu osoaren konpromisoa falta izan da. Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboaren Legea egin dugu, 500 etxebizitza lizitatu dira… baina legealdi honetan alokairuan zirenen etxegabetzeak bikoiztu egin dira eta baliabide publikoek ez diote inondik inora erantzun egoera horri. Ingurumen Legea ere mahairatu dugu, baina jadanik ez da aterako. Lehen mailako harrera hobetu egin da osasunean, baina ez dugu sendotzea lortu; itxaron zerrendak hobetu dira osasunean, baina nola ere badakigu, besteak beste San Juan de Dios edo gisako zentro pribatuekin hitzarmenak eginez. Industria eredua aldatzea bultzatu dugu, ekonomia soziala indartuz. Ongi da hori, baina oraindik jarraitzen dugu Wolkswagen eta Iruñerriaren menpekotasun handia izaten. Lurralde deszentralizazioa eta produkzioaren dibertsifikazio askoz handiagoa behar da. Zerga batzuekin ere motz geratu gara.
Aldaketaren joko esparruan 26 diputatuetatik 17 ezkerreko indarretakoak dira. Horrek ez zuen ekarri behar kudeaketa ezkertiarragoa? Aipatu dituzun hutsune horietan guztietan ezin zitekeen gehiago presionatu?
Asko presionatu dugu, asko, eta astero-astero. Geroa Baik, eta zehazki EAJk, asko begiratu diote Nafarroako eskuinari eta gure ikuspegitik askeago jokatu behar zen, oposizioari hainbeste begiratu gabe. Asko bultzatu dugu, hainbatetan altxatu gara negoziazio mahaitik, baina leialtasunez jardun dugu, bestela une historiko bat hankaz gora jar genezakeelako. Ahal zen tokira iritsi gara.
Hainbatetan ez ote da gertatzen dinamika instituzionalak dinamika soziala jaten duela? Agian M15eko zurrunbiloan sortutako Podemos bera izan daiteke horren erakusle.
Ez nago ados analisi horrekin. M15eko garai historiko haren ispiluan geroago Martxoak 8 ikusten dugu edo pentsionisten mugimendua. Podemosek gizarteko aldarrikapenak instituzioetara eramaten ditu, baina zoritxarrez, gizarte honetan merkatuak instituzioek baino gehiago agintzen du. Legegintzara gatoz Legebiltzarrera eta hor diren aukerak baliatu behar ditugu.
Euskararen gaian aldaketa handiak izan dira legealdi honetan, baina euskalgintzan bada ere etsipen maila esanguratsu bat Euskararen Legeak finkatutako zonifikazioarekin amaitu ez delako.
Ulertzen dut etsipen hori. Europan eta beste hainbat tokitan salatutako euskararen errepresiotik gentozen eta, gutxienez, legeak eskatzen zuen mailan jarri gara.
Zuek zonifikazioarekin amaitzearen alde zaudete?
Eztabaida hori egin dugu legealdi honetan. Zonifikazioa perbertsoa da, ez du islatzen egungo hizkuntza-mapa eta egokitu behar da, eta ikusi beharko da zein neurritan desegin behar den erabat. Guk zonifikazioaren amaiera eraman genuen gure programan.
Bai, baina legealdiko une zehatzetan ikusi da Ahal Dugun eta Izquierda-Ezkerran barne ikuspegi desberdinak zirela gai horrekiko.
Ponentzia bat izan zen eta hor argi ikusi zen zonifikazioa bertan behera uztea ez dela nahikoa, erein egin behar dela eta Nafarroako herritarren hizkuntza eskubideak aintzat hartu behar direla. Lehengai horiekin egin behar da etorkizuneko Euskararen Legea. Eskuinak arma gisa erabili du euskara, sekulako indarrez gainera, eta bi esparrutan bereziki, enpleguarenean eta lurraldearenean. Ikus dezagun nola egin diezaiokegun aurre horri, zeren eta Nafarroako gizartea guztiz engainatua dago euskararen gaiarekin.
Lege horrek euskaldunak baztertu egiten ditu Nafarroan, horregatik euskalgintzak eskatzen du bertan behera uztea zonifikazioa.
Bai, baina gero zer? Une honetan iruditu izan zaigu ona zela gaia eztabaidara plazaratzea, baina gainerakoa hurrengo legealdirako geratzen da.
Maiatzean nola aterako dira kontuak aldaketaren alde, bereziki zuek zatituta bazaudete?
Guk gure proiektuarekin ilusioz izan diren horiek guztiak batu eta ilusionatu behar ditugu. Bestetik, urte luzez UPN bakarrik aritu da eskuinean, baina gaur egun eskuina banatua dago eta horrek gure alde egiten du. Eskuin muturra izaten ari den arrakasta ikusita, uste dut horrek ezkerreko jendea bozkatzera aterako duela, bai Espainian baita Nafarroan ere. Eta partehartze handia dagoenean ezkerrak irabazten du.
ARGAZKIAK: JOSU SANTESTEBAN
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak