Woody eta Juanmi

Woody Allen Donostiara etortzekoa omen da filma errodatzera. Berri on-ona dela esan du alkateak. Gure artean, baina, aspaldi izandakoa da. Orain berrogeita piku urte ikastetxe batean irakasle nengoela, jada gure artean zegoen artista: Allenen obrak irakurtzen genituen eta antzezten gazteekin, filmak ere ikusten genituen eta zine forum apalak antolatzen. Ez ginen bakarrak izango.

Garrantzi neurrigabea ematen zaio artista baten agerpen pertsonalari, ikusteko irrikaz direnek haren ekarpen artistikoa inondik ere ez ezagutu arren. Politikarien kasuan areago: sarri morroiek prestatutako txostena (eskuarki Wikipediatik hartuta) azken orduan irakurtzen dute datorren idazle, jotzaile, margolari edo eskultorea nor den eta zein meritu dituen ezagutzeko. Ez dira bakarrak.  
Woodyri leporatu zitzaizkion sexu abusu salaketen inguruan ezin dut iritzi ziertorik eman. Interes handiak eta informazio gutxi baitaude tartean. Haatik sutsuak dira batera zein bestera hautua egiten dutenak. Alkateak ez du horretaz zipitzik esan. Ez da bakarra.

Woody Allen Donostiara etortzekoa omen da filma errodatzera. Berri on-ona dela esan du alkateak.
Juan Miguel Gutiérrez, Juanmi edo Guti, euskal zinemagilea, aldiz, joan da Donostiatik eta mundutik. Inongo agintarik ez aipatuagatik, berri txarra da

Woody idazle hobea izan da zinegilea baino. Cómo acabar de una vez por todas con la cultura (gaztelaniaz irakurtzen genuen noski) liburua, bereziki kilikagarri iruditzen zitzaien ikasleei. Negozioaren kulturari edo kulturaren negozioari buruz ez zuen ezer aipatzen. Horrekin ez zegoen bukatu beharrik. Donostia –Martxak besterik badio ere, honetan ez da munduan bakarra– egun negoziozaleen eskuetan dago. Hauen propagandarako on-ona da orain Woody in person etortzea hiria pantaila handiaz ere saltzeko.

*   *   *

Juan Miguel Gutiérrez, Juanmi edo Guti, euskal zinemagilea, aldiz, joan egin da Donostiatik eta mundutik. Inongo agintarik ez aipatuagatik, berri txar-txarra da, zaplasteko krudela. Juanmik egindako lan artistikoak gure artean daude aspalditik, baina gehiago eskaintzea zuen gogoan eta bihotz asmoetan. Ez zuen kulturarekin “amaitu” nahi, benetako kultura sustatu baizik.
Kultura molde zehatza zuen aukeratua: elkarren artean sortutako sare ikusezin sentigarria. Pobreak, baztertuak, ezinean, hedabide handien itzalean geratzen zirenak, ondo begiratzen eta erakusten saiatzen zen, ulertzeko, maitatzeko eta haiekin bat egiteko era egokiena zelakoan. Ez da horrela aritzen den artista bakarra. Hemen zen, in person gure artean, ez zuen inondik etorri behar. Baina joan egin da. Ez adiorik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2019ko martxoaren 10a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude