Izaba (Nafarroa), 1921. Josefa Molera kimikaria jaio zen. Espainiako lehenengo gas kromatografoaren sortzaileetako bat izan zen, Kimika Fisikoko Institutuan Zinetokimikako saila sortu zuen eta ikerketa lerro berriak ere jorratu zituen.
Eta hori guztia lortzeko mila oztopo gainditu zituen; edo hobe esanda, oztopo bera gainditu behar izan zuen behin eta berriro: emakume izatea.
Kimikako ikasketak 1942an burutu zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Kimika Teknikoko Katedran irakasle laguntzaile lanetan hasi zen orduan, baina soldatarik gabe. Garai hartan ez zegoen emakume ikertzailerik arlo horretan eta, hain zuzen, horixe erabili zuten aitzakia gisa Molerari tesia egiteko aukerarik ez emateko. Kimika Fisikoko Institutuaren zuzendaria aldatu zutenean zabaldu zitzaion aukera hori. Bertako laborategietan lan egiten hasi zen, baina jasotzen zuen ordainsaria ere ez zen nahikoa bizitzeko; urte horietan guztietan aparteko klaseak eman zituen bizibidea lortzeko.
Azkenean, 1948an eskuratu zuen doktore titulua, Aparteko Saria jasota gainera. Handik bi urtera Oxfordera joateko aukera eskaini zioten eta gerora Kimikako Nobel Saria jasoko zuen Cyril Norman Hinshelwoodek zuzentzen zuen laborategian hasi zen lanean. Kimikari ingelesak ez zion harrera onik egin izabarrari, emakumea baitzen. Eta, berriro ere, Molerak gogor lan eginez lortu zuen aurreiritziak baztertzea. 1986 arte jarraitu zuen lanean eta 2011n hil zen.
Kalaka Komunikazioak argitaratu duen Emariak liburuko 10 protagonistetako bat da Molera. Historian emakumeek egindako ekarpenak bildu dituzte bertan Ilazki Gainza eta Nerea Uriak. Kimikan nabarmendu den emakume bat aukeratzekotan, gehienoi Marie Curieren izena datorkigu gogora. Hain zuzen, liburuan nahi adina emakume sartzeko tarterik ez eta horrelakoak saihestu dituzte. Irakurleak bilduman ez ditu topatuko Simone de Beauvoir, Angela Davis edo Frida Kahlo, emakume ezezagunagoei bide ematea lehenetsi baitute. Gainera, eremu zabala hartu dute kronologikoki –Antzinarotik hasita, Hipatia Alexandriakoarekin– nahiz geografikoki –Junko Tabei alpinista japoniarra, Miriam Makeba kantari hegoafrikarra, Wangari Maathai ingurumenaren aldeko ekintzaile kenyarra…–.
Itxuraz txikiak diren baina egunerokoan aldaketa handiak eragin dituzten objektuen asmatzaileek ere badute tokia bilduman: Melitta Bentz alemaniarrak kafe filtroa asmatu zuen 1908an, eta 1937an Leona W. Chalmers estatubatuarra izan zen kopa menstruala patentatzen eta merkaturatzen lehena. Emari oparoenak tanta txikiz osatuta baitaude.
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]