Aberatsak beti aberats

  • Florentzia, 1427. XIV. mendeko krisi ekonomiko eta demografikoaren ondoren, hiria berpizten ari zen. Burgesiak gora egitearekin bat eta haien mezenasgoari esker, Florentzia Errenazimentuaren habia izan zen.

Florentzia XV. mendean. Hiriaren planoa asko aldatu da 600 urtetan; hiriko familia aberatsenen zerrenda, aldiz, ez (arg: Francesco Rosselli)

Eta arteaz gain, ekonomia ere loratu zen, nagusiki artilearen merkataritzari esker. Horretan jarduten zuen une horretan agintean zegoen Albizzi familiak. Baina ordurako Medicitarrek beren garroak zabalduak zituzten, Cosimo Zaharraren eskutik (1389-1464); handik urte gutxira, Medici familiak hiriko agintea lortuko zuen eta ez zuen hiru mende luzez askatuko.

Zehazki urte horretan, 1427an, hirian errolda bat osatu zuten zerga-bilketarako eta bertan xehe jaso zituzten hiritarren ondasun eta diru-sarrerak. Duela urte batzuk, zergadunen datu horiek digitalizatu eta online jarri zituzten. Aukera hori baliatuz, Guglielmo Barone eta Sauro Mocetti italiar ekonomistek XV. mendeko datuok 2011koekin alderatu dituzte.

800 abizenekin lotutako diru-sarrerak aztertu eta egungo Florentzian gehien irabazten duten bost izenen zerrenda osatu zuten, besteak beste. Gero, 1427ko erroldan bost abizen horien sarrerei, ondasunei eta lanbideei buruzko informazioa bilatu zuten. Eta emaitza argigarria da: zerrendako bost abizenetatik lau (lehenengo lauak) batez bestekotik gora zeuden 1427an diru-sarrerei dagokienez, eta horietatik hiru %10 aberatsenen artean. Eta zein dira abizen horiek? Ikerlanean A, B, C, D eta E letraz izendatu dituzte, pribatutasuna medio.

Alegia, 600 urtetan, hainbat setio, Napoleonen kanpaina, Mussoliniren diktadura eta bi mundu gerra igarota, ezer gutxi aldatu dela ondasunen banaketan. Baina Barone eta Mocettik diote beren ikerketaren emaitza ezin dela orokortu.

1986an Gary Becker eta Nigel Tomes ekonomistek zera zioten Human Capital and the Rise and Fall of Families liburuan: “Arbasoek bildutako ondasun gehienak, onerako eta txarrerako, hiru belaunalditan deuseztatzen dira”. Horren arabera, Florentzian gertatutakoa salbuespena litzateke.

Baina duela urte batzuk Gregory Clark eta Neil Cumminsek antzeko ikerketa egin zuten Ingalaterran (Surnames and Social Mobility in England, 1170–2012) , eta zortzi mendetan (28 belaunalditan) eliteko familia gehienek beren estatusari eutsi ziotela erakutsi. Clarkek zortzi herrialde erantsiko zituen beste lan batean (The Son Also Rises, 2014): Suedia, AEBak, India, Taiwan, Japonia, Korea, Txile eta Txina. Guztietan ondorio bera atera zuen: iraganeko aberatsak gaur ere aberats direla.


ASTEKARIA
2019ko martxoaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desberdintasun soziala
Gizonen %44k uste du berdintasun-politikak "urrunegi" joan direla eta beraiek direla baztertuak

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak doan, Portugalgo gakoa desorekari aurre egiteko

6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]


Arrakalaren enegarren aurpegia

338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]


Wimbledongo araudi orbangabea

Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]


Eguneraketa berriak daude