Brigita ez da Inma Errea, baina bada itzultzaile, emazte eta ama, liburuak zorion iturritzat dituen fikziozko pertsonaia. Orriotan argitu nahi duen afera, literatura eta emakumeen esperientziak lotzen dituzten hari fin eta ia ikusezin horiek zertan dautzan, nolakoak diren, norantz doazen. Saiakera moduko bat egiten hasi da, hortaz, work in progress, zeinak autore jakin batzuen bitartez egiten duen aurrera: Virginia Wolf, Ángeles Mastretta, Danielle Steel, are Espainiako telebista kate bateko emakume aurkezle distiratsu plagiatzailea.
Eta azierto bat da, esango nuke, batetik, protagonista fikzionatu izana, edo gutxienez tarte pixka bat utzi izana idazlearen eta testuaren artean; hartara, liburuko pasarterik zalantzagarrienak ere –“iruzurra iruditzen baitzaio ama, edo gutxienik, emakume izan gabe, emakume batek ama gisa izan ditzakeen sentimenduak azaldu nahi izatea”– egiantzeko suerta litezke, autorearen aurkako bazka izan beharrean. Eta azierto bat da, bestetik, aurretik literatura eta emakumeen esperientziak lotu izan dituzten testuen gainean ibiltzen dugulako bidea.
Total, erakargarri egin zaidala Brigita: zalantza egiten du, kontraesanetan erortzen da, ez dakiela dio; gauza arraroa gaur egunean, eta benetan eskergarria. Kontu zorionez desfasatuak irakurriko dizkiogu –“badaki emakume askok muzin egiten diola informatikari”– eta argitu, segur aski, ezer argitu badaiteke behintzat, ez du gauza handirik argitzen. Eztabaidagaiak mahaigaineratzen ditu, ordea. Eta ez da gutxi. “Batzuetan asmatzen zuela iruditzen zitzaion, bestetan, berriz, oker zebilela”. Agian gaur egunetik gauza berri handirik ez dakar –nahiz inoiz ez dagoen soberan kontzeptu oinarrizkoenak ere berriz gogoratzea–, baina, zalantzarik ez, 2003koa izanik, aitzindari gisa badu bere balioa. Orain, eta zorionez, pentsamenduaz eta emakumeez ari diren bildumak (Lisipe, Eskafandra) gehixeago ugaritu diren honetan.
“Senak zorionaren kontu horrek literaturarekin, baita emakumezkoen literaturarekin ere, zerikusia duela agintzen dio”. Zoriona, literatura eta emakumeak, beraz, iruzkin honen goiburua ere –iragarki matxirulo baten leloa dirudien arren–. Errearen saiakerak harrapatzen dituen gakoak.
Ahanzturaren leizea
Paco Roca eta Rodrigo Terrasa
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2024
------------------------------------
Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]