272 udalerrik eta 378 kontzejuk osatzen dute Nafarroako tokiko administrazioa. Orain, udal maparen erreforma adostuta, hamabi eskualdetan bilduko dira, bestela eskaini ezingo lituzketen zerbitzuak eskaini asmoz. Legealdiko egitasmo funtsezkoenetakotzat jo dute parlamentuan onartu duten alderdiek, baina oinarritik dator bidea, udal eta kontzejuetatik orain hiru urte abiatutako prozesutik. Pablo Azkona da horiek denak biltzen dituen NUKFko presidentea. Pozik mintzo da, nahiz eta dioenez, erronka ez den bukatu.
Poza hartuko zenuen behin legea onartuta.
Urteak dira administrazioaren modernizazioa eskatzen ari ginela, eta horri, administrazioa berrantolatuz erantzuten zaio. Hori, berez, bada garrantzitsua. Bestalde, lege hau parte-hartze prozesu batean oinarrituta iritsi da azken helmugara, parlamentura, eta horrek bultzada argia ematen dio. Adostasun nabarmena egon da: parte hartzaileen %61ak adostu du eskualdea izatea figura berria. Legeari parlamentuaren galbahea pasatzea falta zitzaion. Hala ere, hemen ez da ezer bukatzen. Kontrakoa: lanean hasteko marko berri bat dugu.
Lanean, zertan?
Behin legea argitaratuta, hamabi eskualde eratu beharko dira, bakoitza bere foru lege propioarekin. Gainera, erreforman arlokako hemezortzi lege moldatzeaz hitz egiten da. Beraz, 30 legeri heltzeaz ari gara.
NUKF-en abiatu zen legearekin itxi den prozesua. Nola bizi duzu?
Ni gai honengatik naiz federazioko presidente. 2015ean hautagaitza aurkeztu genuenean, tokiko administrazioaren erreforma oinarritik abiatzea zen gure erronka. Babesa jaso genuen eta hitza bete dugu. Prozesu konplexua zen, bai parte hartu beharreko jende kopuruagatik, baita gaiaren konplexutasunagatik ere. Bidean gauzak ikasten joan gara, baita iritziz aldatzen ere, eta hori aberasgarria da. Erabat deszentralizatutako prozesua izan da, eta oso aberasgarria izan da herrien errealitatea ezagutzea.
Asko hitz egiten da erreforma honen garrantziaz, baina uste duzu herritarrak horretaz jabetzen direla?
Oso garrantzitsua izan arren, gaia ez da inoiz egon herritarrei zuzendutako diskurtsoan, hori da gure porrotik handiena. Uste dut huts egin dugula, ez dugulako eztabaidaren erdigunean jarri herritarrari zer ekarriko dion. Baina hemen adibide bat: 600.000 biztanle gara Nafarroan, komunitate txikia gara, baina oso atomizatua. Nahi badugu Nafarroako idiosinkrasia hau mantendu, populazio gune asko eta sakabanatuekin, eta landa eremuan bizi den jendearekin, tokiko administrazioak tresnak bermatu behar ditu, jendeak han bizitzen jarraitu ahal izan dezan. Tokiko entitateak ez dira gai hainbat gauzari aurre egiteko.
Adibidez?
Tokiko entitate bat elektronikoki zerbitzu bat eskaintzeko gai ez izateak erakusten du hainbat udal bildu behar garela, erantzun bateratuak emateko. Mugikorrarekin funtzionatzera ohitu gara, gure banku edo dendarekin; administrazioarekin ere hala beharko luke. Nafarroan 384 kontzeju ditugu, eta udal pila bat, Madrilgo edo Iruñeko Udalek bete behar dituzten lege berak bete behar dituztenak. Lan hori borondatezko jendeak hartzen du bere gain, lagunduko dieten egitura juridikorik gabe. Hainbat zerbitzuk, eraginkor izateko, gutxieneko masa kritikoa behar dute, eta horretarako ezinbestekoa da toki entitateak elkartzea. Etxean txorrota ireki eta ura ateratzeko milioiak inbertitu behar dira. Entitate batzuk oso txikiak dira, baina zerbitzu horiek eskaini behar dituzte, existitzeari utzi nahi ez badiote.
Pentsa liteke, hainbat udalerri eta kontzeju eskualde batean bilduta, autonomia gal dezaketela.
Eztabaida hori funtsezkoa da, oreka bilatu behar baitugu. Guk udalerrien autonomia bermatu dadin egin dugu lan. Gainera, tokiko entitate bakoitzak erabakiko du zer utzi eskualdearen esku eta zer ez. Udalek honezkero mankomunitateen bitartez eskaintzen dutena da legeak eskualdeari esleitzen diona. Eskualdeak, azken finean, kontzeju eta udalerrien zerbitzurako tresnak dira, haiek bestela eskaini ezin dituzten zerbitzuak eskaintzeko.
Balio dezakete landa eremuko despopulazioari aurre egiteko?
Paperean jasotzea erraza da, baina bai, logikoki, jendea bere lurraldean geratu dadila da nafar administrazioaren erronka nagusietako bat. Horretarako, ezinbestekoa da herritarrek zerbitzuak bizi diren tokian jasotzea. Despopulazioa mundu mailako fenomenoa dela ere egia da, baina uste dut Nafarroan nahiko erraza litzakeela aurre egitea, nahiz eta horretarako hainbat gairi heldu behar zaien: errepide sarea, banda zabalaren ezarpena...
Hiriak handitzen doazen honetan, zer pisu geratzen zaio tokiko adminstrazioari?
Legearen arabera, udalerria izango da oinarrizko figura. Horrek esan nahi du udalerria dela erdigunea, eta gainerako entitateak harentzako tresnak direla. Udalak zerbitzuak beren kabuz eskaini ezin dituztenean bakarrik baliatuko dira eskualdeez. Ni munizipalismoaren aldekoa naiz: kudeaketarik onena ahalik eta gertuen egiten dena da.
Zeintzuk dira hurrengo erronkak?
Uste dut udalerria administrazio osoaren ardatza izan dadin apustu egiten jarraitu behar dugula. Horretarako ezinbestekoak dira egiturak eta finantziazioa. Hor dago erronka.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]
Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.