Mila bider amestu zuen bere erditzea; makina bat aldiz irudikatu bere burua bular biluziaren gainean jarriko zuen txikiaren azal leunari kilimaka; askotan galdegin zion patuari zein zapore izango ote zuen lehen musuak. Sekula ez zuen imajinatu, ordea, hildako haurra munduratuko zuenik.
Naturaren kontrakoa dirudi lehenbizi hil eta ondoren jaiotzea, baina gupidagabea da errealitatea. 2017an amaren sabelean haurdunaldiko 22. astetik aurrera edo jaio eta lehen astean gertatutako 94 heriotza erregistratu ziren EAEn. Zehaztutako garaira heldu baino lehen gelditu ziren beste bihotz asko, noski. Gurasotasunaren itzala, ordea, ez da lantokiko kafe-makina parean aipatzen.
Zaila da isiltasuna entzutea negarra espero denean. Mingarria. Baina amaren umetokia edo ospitaleko sehaska besterik ezagutu ez dutenen heriotza aitortzea ezinbestekoa da
Gelako atea. Emagina zen. Sehaska zekarren. Bikotearen eskua heldu eta erditze-gelan burua irtetear zegoela azken bulkada hartan egin zuen bezalaxe eskatu zion barru-barrutik: eman maitasuna. Gogora ekarri zuen emagin berak ordu batzuk lehenago esan ziena: existitzen ez direnean sortu egin behar dira oroitzapenak. Huraxe izan zuten umetxoa lehenengoz eta azkenekoz laztantzeko aukera bakarra. Jarri zuen bular biluziaren gainean; kilimatu zuen txikiaren azal leuna. Eman zioten musu. Bitxia da, baina irudi mingarri hartan bazen ederra zen zerbait.
Haurra estaltzen zuen izara, txanoa eta txikiaren oin eta eskuen aztarnekin egindako marrazkia bildu zituzten. Ohartu ziren gela hartatik 39 astetan ereindako ilusioa kutxa batean gordeta irtengo zirela. Sabela eta besoak hutsik; are hutsago bihotza. Azkenekoz begiratu zuten sudur polit hura: “Ez zaitugu sekula ahaztuko”.
Zaila da isiltasuna entzutea negarra espero denean. Mingarria. Baina amaren umetokia edo ospitaleko sehaska besterik ezagutu ez dutenen heriotza aitortzea ezinbestekoa da. Familiek dolurako eskubidea dute; negar egiteko askatasuna merezi dute; etxeko atetik barrura bizi dutena kalera ateratzeko aukera. Labankada gehiegi jasotzen dituzte: “Gazteak zarete”, “Helduko da beste bat”, “Denborak sendatuko du”. Agerikoa da alboan dugunaren atsekabea arindu beste nahirik ez dugula; baina konturatu gabe mina zorroztea besterik ez dugu lortzen.
Akaso utopia leporatuta atxilotuko naute itxaropentsuen kartzelan, baina egia bistaratzeak normalizazioaren metxa pizten duela uste dut. Horregatik sentitu dut idazteko beharra. Ezin ditut begiak itxi. Ez da zilegi. Ze ofizio dut ongi etorrian laguntzea; baita agur esan behar denean alboan egotea ere.
* Oin txikiena ere betiko aztarna uzteko gai da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]
Israelen ofentsiba inperialista beste fase batean sartu da: bonbardaketak Yemen, Libano eta Sirian; Iranen kontrako erasoak; Libanoren inbasioaren saiakera… Sionistek aspaldiko helburu bat lortu dute: Palestinatik haratago joatea, eta erasoaldia eskualde mailako gerra... [+]
Leku izen bakarra aski da, azken denbora hauetan gertatu den emakumeen aurkako biolentzia kasurik larriena aipatzen hasteko: Probentzako herri horretan, senar batek emaztea kimikoki menderatu eta beste gizon batzuen –ehun bat omen dira– sexu-meneko utzi du hamar... [+]
Txikitan, mila eta bat jolas genituen egunerokotasunean jolasteko. Batzuk korrika jolasten genituen, beste batzuk baloiarekin, panpinekin, gomarekin edota hitzekin. Bada hitzekin jolasten genuen jolas bat, konturatu naizena bizitza guztirako izango dela. Ez gara ohartzen jolas... [+]
–Bai, zera, hori muntaia izango da… edo norbaitek egindako txistea… edo testuingurutik ateratako zeozer...
–Ezetz ba, maitti, hementxe dago bideoa, entzun egizu elkarrizketa.
–Oxtia, bai! –begiak bueltaka begi-zuloetan.
J-k ezin... [+]
BRICS+ taldean gorabidean dauden ekonomia produktiboek edota lehengaien hornitzaileek parte hartzen dute. Horiek munduko gobernantza justuagoa eraiki nahi dute eta horrek talka egiten du nazioarteko fluxu ekonomikoak arautzen eta gobernatzen jarraitu nahi duen... [+]
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
Gaixo nago, etxetik atera gabe egoteko moduan, medikuaren bajarekin, ingurukoen onespenarekin. Gaixo nago. Alegia, nire energia da normalean iluntzean etxeratutakoan izaten dudana, baina egun osoan. Eta gorputza tranpa bat da, beste behin ere, eta harrokeria gorrotagarriz... [+]
Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Wallapop aplikazioaren bidez bozgorailu kaxkar batzuk saldu nituen uda aurretik. Agian produktuaren deskribapena pixka bat puztuta zegoen, egia da. Erosleak hiru izar jarri zizkidan bostetik. Argi dago, ez nuen gehiagorik merezi.
Hurrengo astean, Irundik Bilbora eraman nuen... [+]
Lagun baten aitaren hiletan egon nintzen aurrekoan. Lagunak lore-sortetatik lore bana hartzeko esan zigun bertaratutakoei, nahi izanez gero. Loreei ezin diet ezetzik esan, askoz gutxiago arrosei, batez ere gorriei. Hala, arrosa gorri eder bat hartu nuen.
Arrosa eskuan,... [+]