Katalunian tolesten da demokrazia espainiarra. Hartu du hitza Miquel Iceta sozialistak Bartzelonan eta dio Espainia ahalik eta aurrerazaleena, demokratikoena eta pluraltasunaren aldekoena interesatzen zaiola Kataluniari. Une berean, mintzatu da Extremadurako presidentziatik Fernandez Vara sozialista, eta dio Katalunian berehala 155 artikulua ezarri behar dela indarrean, eta TV3 eskuz aldatu, Espainiaren demokraziaren onerako. Ezkondu horiek, biak direnean sozialista Espainia zaleak.
Norbaitek argudiatuko du, kasu hauetan, bakoitzak bere lurraldea ordezkatzen duela, ez bere alderdia. Har dezadan orduan hirugarren adibidetzat sozialista “ez nazionalista” bat, au-dessus de la mêlée –Estatu barruko lurralde-nahasmenduetatik gaindi– kokatzen dena. Europa zale porrokatua, nazioartekotasunari begira bizi dena, horregatik guztiagatik europarlamentuaren presidentzian ere kokatu zutena espainiarrek eredu. Har dezadan Borrell: agindua eman die munduan diren enbaxadore espainiar guztiei Kataluniako president Quim Torra jazartzeko, nonahi agertzen dela. Hara noraino hedatzen den tolestura.
Atera kontuak, orain baitatoz Espainiako aurrekontuak. Esango dizute hobe dela horien aurrekontuei baietza eman, bestela besteak helduko direlako gobernura. Esango dizute hau eta bestea, baina bitartean ikusiko dituzu ordezkari politiko katalanak, epaitu aurretik ere kartzelan edo atzerrian dituztenak, epaitegi espainiar berezien aurrera eramaten, eta ikusiko duzu fiskala, gobernu sozialistaren ordezkaria, kartzela zigor larriak proposatzen. Negoziatu hori, ea.
Ondoren esango dizute herritar katalanek borrokatu diren guztiagatik ere, ez dutela ezer lortu eta alfer-alferrik dela ahalegin oro, ez bada lege espainiarren azpian, menpe, egiten dena.
Euren arrazoinamendu hori guztia argi entzun dadin, badituzte komunikabide indartsuak, eta horietako batean aterako dizute buruzagi katalan preso baten elkarrizketa, non eta kartzelako lokutorioan burutua (ai ene, lokutorio haiek!) eta kazetariak, lotsarik gabe, galdetzen diola ea nola paira dezakeen kartzelaldi luzea bere bi haur txikiekin egon ezinik, eta jarraian lapurtuko dio, ekinaren ekinaz, titular gutiziatua: aldebakarreko bidea ez ei doa inora.
Inboluzioa omen dator Espainiako Estatuan, eskuinaren mutur guztiek bat egiten baitute. Baina zuzen aztertuz gero, inboluzioa da Espainiaren egiturari berari egokitzen zaiona
Falazia hutsean kokatu da demokrazia espainiarra. Ez ditu estatu barruan harrapaturik dituen nazioak onartzen, eta ez die nazioei bide propiorik egiten uzten. Espainiako egituran, nazioen nolabaiteko iraupenak nazioen erabateko ukapena eskatzen du. Kontradikzio gaindiezina da, ez bada nazioek bide propioa hartzen dutela, erabaki beregaina. Horretan dihardute Katalunian.
Inboluzioa omen dator Estatuan, eskuinaren mutur guztiek bat egiten baitute. Baina zuzen aztertuz gero, inboluzioa da Espainiaren egiturari berari egokitzen zaiona, baldin eta Estatu horren menpeko nazio batek, edo klase sozial batek, edo kolektibo indartsu batek demokraziaren bideari ekiten badio. Inboluziorako diseinatua da Espainiako Estatua jatorritik, izan gerraren bitartez, izan errepresioa eta ustelkeria erabiliz. Ezkerra, Espainiaren egiturarekin bat egiten duenean, zentzugabekeria da, termino beretan kontradikzioa, eta laster batean berdinduko da eskuinarekin edo bestela zatikatu eta urtu.
Okerrean dabil, beraz, Miquel Iceta sozialista espainiarra Katalunian, Espainiaren etorkizun demokratikoa eta aurrerazalea ezin baitira Espainian kokatu, Katalunian baizik. Kataluniaren prozesuak, eta Euskal Herriarenak zein Galiziarenak burutzean ezagutu ahal izango da demokrazia. Espainiak demokrazia tolesten duelako, demokraziak Espainia bera uka dezake.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.