Datu sarekada, norentzat?

Paula Estévez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ordena (natural) baten bila atera dira mundura. Bidaietara eramanez mundua neurtzeko, sailkatzeko, finean ordenatzeko kutxak, maletak, trepetak, metodoak, patroiak, hitzak. Eta grina nekaezin horretan, zer den jakingura, pertsonen gorputzen ezaugarriak neurtzen eta sailkatzen ere hasi dira: ilearen, begien, azalaren koloreak deskribatzen eta katalogatzen.

XVIII. mendeko gizon europar haien neurketek beste gizon europar batzuek arraza kontzeptua asmatzeko materialez, zenbakiz, frogez hornitu zituzten. Koloreen izenen arabera ondorioztatu eta banatu ziren izaera kontuak. Kategoria kontuak bihurtu zirenak, banatzen zuenaren interesen arabera. Nor gehiago, nor gutxiago. Berdinak ginela baina ez ginela berdinak justifikatzeko primeran zetorren kontzeptua. Neurketak egin zituztenetako batzuk beren deskribapen zehatzetatik ateratako ondorioekin ados egon edo ez: Hor zeuden datuak. Eta datuekin zer egin, ez du derrigor erabakitzen datuak bildu dituenak. Ondo sar dezagun hau kaskoan.

Tanta bat handik, beste bat hemendik, Txinako plan digitalaren soinua heldu zait azken aldion. Gizartea hobeto ordenatzeko sistemak probatzen ari omen dira. Kreditu sozialaren ideiarekin ordenatu nahi dute eguneroko bizitza. Teknologiak definitu nahi du Txinan zein biztanle saritu eta zein zigortu. Semaforoa gorriz gurutzatzen duenaren aurpegia identifikatzen du kamerak, dagozkion izen-abizenak eta nortasun agiriko zenbakia erakusten ditu. Aurpegi-neurketak egiteko programak garatzen ari diren informatikari gazteek inongo espanturik gabe egiten dute beren lana.

Tradizio luzea du datuen bilketa, konparaketa, multzokatze, sailkatze eta horren guztiaren ondorio diren kategorizazioak. Zientziaren eskutik, ehundaka urteko praktika. Digitalizazioak are sublimatu egiten dituen gaitasunak dira. Badakigu kategoriak sortzeaz gain, milioika jenderen hilketa eta erbesteratzea arrazoitu duela arrazaren ideiak.

Guretik begiratuta, ikara eragiten duen kontrol-gizartea izan daiteke Txinatik heltzen den irudi hori. Baina nori inporta zaio. Guk uste dugu teknologia gure onurarako erabiltzen dakigula eta gure bizitzak ordenatzen laguntzen diguten aplikazioak instalatzen ditugu telefonoetan. Batzuek gaueko atsedena dokumentatzeko beharra dute, beste batzuek akaso esnea erostea edo email bat bidaltzea gogoraraziko dien zereginen-managerra. Denentzako dago zerbait. Lagun batek bere alkohol kontsumoa behatzen, analizatzen eta kontrolatzen laguntzen dion aplikazioa erakutsi dit. Aplikazioak diskrezioa eta oinarri zientifikoa izatea saltzen du. Hala izango da. Baina bizitza estiloa hobetzeko promesaren trukean gure daturik intimoenak erakusten ari garela begitandu zait.

Dena ordenatzeko grina, datuen bidez ikusgarri eta ulergarri egitekoa, dena optimizatzekoa, arrazionala izan daiteke. Arrazionaltasuna denerako neurria ez dela frogatzen du horrek niretzako. Arrazoia eta telefonoa noizean behin itzalita, hobeto gaude. Bidaltzea ahaztu zaidan email zeharo garrantzitsu hori, beharbada, ez zen horren garrantzitsua. Urtea bukatu baino lehen erabaki nuen nire to-do zerrenda tradizionala aurten ere ez egitea. Asmo gehienak ez nituen inoiz betetzen eta helburuen presiorik gabe, hobeto atera ziren gauzak 2018an. Salbuespena: garbiketa digitala egiteko aholkua jarraitzeko xedea hartuko dut. Pasahitz berriak jarri, onak, eta haiek administratzeko programa bat erabiltzen hasi.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Eguneraketa berriak daude