Ez ditu edozein proiektuk 100 urte betetzen. Are gutxiago euskara hutsez funtzionatzen duen komunikabide independente batek, bi estatuk haien legeen arabera menpean daukaten herri honetan.
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak liburuan zioen moduan, “herri izatearen froga eta kontzientzia ematen ditu euskarak”. Zazpi lurraldeko Euskal Herria da ARGIAren lurra, eta proiektu honen funtzio soziala euskararen geografia osoko eta diasporako herritarrei elkarren berri eman eta irakurgai komunekin elkar konektatzea da.
1919an Zeruko Argiaren lehen zenbakia Iruñean argitaratu zutenetik, orriotan geratu dira kontatuta Euskal Herriko garai ilunak bezala, herritarren lorpen itxaropentsuak. 80.000 artikulu eta 40.000 argazki baino gehiagok osatzen duten artxiboa datorren urtean digitalizatu eta euskararen egunean Argia.eus-en jarriz ospatu nahi dugu. Gure herriaren oroimen historikoa denok eskuragarriago izan dezagun. ARGIA herri proiektua izaki, ondare hori, nola ez, lizentzia libreekin edonork erabiltzeko moduan zabalduko dugu.
ARGIAk ongi daki nondik egiten duen kazetaritza. Geroz eta agerikoagoa da sistema kapitalistak jendearen gehiengoari bizkarra ematen diola, zibilizazio krisi larria gainean daukagula ikusten da. Etxera etorrita, pragmatismoaren izenean batzuetan, zubigintzaren izenean bestetan, eskuina eremuak irabazten ari zaio ezkerrari. Instituzioen mugak inoiz baino agerikoago geratu diren garaiotan, txikitik, lokaletik, eguneroko konpromisoetatik ari diren eragileei arreta handiagoa eskaintzea funtsezkoa da.
Objektibotasun faltsutik ihes eginez, zintzotasunez, elkarren zapalkuntzan oinarrituko ez den Euskal Herri aske baten alde, kalitatezko informazioa eskaintzen saiatzen gara. Komunikazio kabineteetan aurrez fabrikatutako albisteetatik ihes; banku, multinazional edo alderdien kontroletik at; informazio kritikoa egitea betebeharra da guretzat. Belaunaldiz belaunaldi, milaka lagunen topagune den hedabide independente bat merezi dugu, unean uneko indar harremanetatik kanpoko analisia plazaratu eta agenda mediatiko ofizialetik kanpo uzten dituzten informazioak argitaratzeko. Daukagun informazioaren arabera hartzen ditugu erabakiak. Kazetaritza independenterik gabe ez dago demokraziarik.
Argiaren historian inoiz baino etxe gehiagotara heldu den aldizkaria da eskuetan daukazuna, zenbaki honetan egin dugun ahalegin bereziari esker. Ale bana bidali dizuegu milaka eta milaka laguni, batzuk zaharragoak besteak gazteagoak, harpidetzarekin noizbait proiektu honi bidea egiten lagundu diozuelako. Izan tarte batez ala bizitza osoan, den-denen ekarpenei esker iritsi da ARGIA mendea betetzera.
Beren ondasun pertsonalak arriskatuz, proiektu hau kaputxinoen eskuetatik langileentzat eskuratu zutenei esker, kontziente gara Argian lan egitea gaur egun gure buruaren jabe izatea dela. Geuk erabaki bezala antolatzea. Egoki ikusten duguna idaztea, pasioz bizi ditugun gaiak jarraitzea, azken batean, geure begirada propiotik, munduan gertatzen denaren berri euskal komunitateari ematea.
Hala ere, badakigu biziraupena ez dugula bermatuta. Horren lekuko ehun urte hauetako debeku zerrenda luzea, zentsura, tortura, isunak eta beste hedabide askorekin alderatuta, babes instituzional ahula. Egunero lantokira sartutakoan bete beharreko lehen helburua beste urtebete irautea dela badakigu. Horregatik asmatzen ditugu kazetaritzatik kanpo ere bestelako proiektuak, bidelagun zoragarriekin. Elkarlanaren pozak bizi gaitu.
Hedabide independente honen komunitateko parte izan nahi baduzu, lantalde hau indartzen lagundu eta kazetaritza independenteaz gozatu nahi baduzu, esan beharrik ez dago, ateak zabalik dauzkazu. Munduan bakana den harpidetza eredua dugu indarrean, herritar ororen informatzeko eskubidea aldarrikatzeaz gain, posible egiteko asmoz sortu genuena. Egoera ekonomikoa ez dadin inorentzat oztopo izan. Dena salgai jarri duten garaiotan, informazioa ez dezaten pribilegio bihurtu. Horregatik Argiaren alde ahal duzun eta egoki ikusten duzun diru ekarpena egin dezakezu, eta bueltan nahi duzuna jaso: astekaria astero, bi astean behin, hilero, internetez jarraitu eta paperean ez hartu... Elkartasuna ardatz hartuta, komunitateak elkar eusten du hemen. Alde horretatik, lanean ilusioz jarraitzeko erregaia da azken urteetan ehunka eta ehunka bidelagun berri gurera nola batzen ari diren ikustea eta sentitzea. Noiz eta paperaren krisiaren erdian, noiz eta hedabide askoren sinesgarritasuna aspaldi ez bezala ezbaian dagoenean. Mendeurrena proiektu hau sendotzeko baliatu nahi dugu. Lagun gehiagorengana heltzeko. Eragiten jarraitzeko.
Ez ditu edozein proiektuk 100 urte betetzen, eta ARGIA da horietako bat. Seinale badela euskarazko kazetaritza independentearen beharra. Mundua dantzan ikusi nahi dugunontzat, bada ospatzeko motibo.
Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta... [+]
Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna gizaki eta animaliez gain landareek ere ba ote duten da oraingo ikerketa... [+]
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea oso ohikoak ditugu gure artean, baina badira espezietzat jotzen diren sendabelarrak ere (ezkaia,... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.