ARGIAko kazetari Jenofa Berhokoirigoinek irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria

  • 'Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian' erreportajeagatik irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria. Merezimenduzko saria Jakoba Errekondok jaso du, eta Komunikazio saria, berriz, On.eus atariak.

Jakoba Errekondok jaso zuen ohorezko mugarria, eta Jenofa Berhokoirigoinek Kazetaritza Saria. Dani Blanco / ARGIA CC BY SA.

2025eko azaroaren 26an - 20:02
Azken eguneraketa: 2025-11-27 11:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zuberoako eta Nafarroa Behereko hainbat bortutan egon zen Jenofa Berhokoirigoin kazetaria uda aurretik. Artzainekin bildu zen, eta erreportajea idatzi zuen bertatik. ARGIAn azala eskaini genion erreportajeari. Abuztuaren 3ko zenbakian argitaratu genuen erreportajea, Dani Blancoren argazkiekin.

Saria jaso ondorengo Berhokoirigoinen hitzaldia hemen duzue osorik.


Rikardo Arregi sariak kanalean gehiago
2018ko azaroaren 13
Txikito

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.