“Desberdinkeria eta eredu maskulinoa erreproduzitu ditu eskola mistoak”

  • Pilar Mayok nahiko lukeenaren kontra, ika-mika politikoaren erdigunea hartu du azken asteetan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Skolae heziketa programak. Eskuin nafar eta espainiarra kristau taldeekin lerratu dira, berdintasunerako hezkuntza erasotzeko. Muturreko titularrak utzi dituzte bidean.

Pilar Mayo, Skolae programaren koordinatzailea. (Arg.: Josu Santesteban)
Pilar Mayo, Skolae programaren koordinatzailea. (Arg.: Josu Santesteban)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Barkosek jostailu erotikoak erabiltzera behartuko ditu 0 eta 6 urte bitarteko haur guztiak”.
Indartsu hasi gara. Uste dut, edo pentsatu nahi dut, prentsan agertu dena interpretazio oker bat izan dela. Skolae, txikitan –3-4 urtetik aurrera–, gure gorputza ezagutzeko egiten diren jolasez ari da, betidanik haurrentzako sexu jolasak (edo jolas erotikoak) deitu diren horiez. Asmoa da jolas horiek baliatu eta despenalizatzea, gauzei izena jartzen ikasteko, gure sexu organuek izena dutela ikasteko, eta argi hitz egiteko publikoan ukitu daitekenaz eta ezin denaz, norberak jakin dezan nahi ez duen zerbait egitera behartzen dutenean zerbait gaizki dabilela, eta esan behar duela. Horretaz ari gara. Ez dugu eskolara eramango helduontzat jolas erotikoa den horrekin zerikusirik duen ezer. Horregatik, berriro diot, pentsatu nahi dut irakurketa okerra izan dela, baina egin duenak jakin beharko luke irainduta sentitu direla kalitatezko sexu heziketa egin nahian dabiltzan hezitzaile asko.

Irakurketa okerra ala asmo txarrez egina?
Ez dakit zein den interpretazio hori egin duten pertsonen asmoa, eta oker bat izan dela nahiko nukeela diodanean da hala nahiko nukeelako benetan. Ez dakit gehiago, eta ez dagokit niri irakurketa politikorik egitea.

“Genero ideologia” inposatzea ere leporatu dizuete.
Berdintasun politikez ari gara, eta berdintasuna oinarrizko eskubide bat da. Oinarrizko eskubideak ez dira ideologia, gizarte osoak duen zerbait baizik. Haur guztiek dute berdintasunerako hezkuntza jasotzeko eskubidea. Hezkuntza komunitatea, kasu honetan, horretarako bitartekoak ari da jartzen. Ideologia hitza sobran da berdintasuneko hezkuntzaz ari garenean, baina genero ideologiaz hitz egiteak, agian, hain justu berdintasuna ikastearen aurka dagoen ideologia bat existitzen dela erakusten du. Kasu horretan bai, ideologiaz hitz egingo genuke, eta gauza larriez.

Argazkia: Josu Santesteban

Familietan irakatsi beharreko gaiak direla ere esan dute.  
Inork ez du familiak eman beharreko hezkuntza ebatsiko, hori espazio askea da. Legeak, hori bai, hainbat baldintza eta eduki betetzera behartzen du hezkuntza komunitatea eta departamentua. Berdintasunerako heziketak ez du familien espazioa inbaditzen, ikasle guztiek eduki horiek jasoko dituztela bermatzen du, haien eskubidea baita. Gero, familia bakoitzak zehaztuko ditu bere mugak.

Berdintasunerako bidean, zer da eskola?
Eskola, familia eta hedabideekin batera, sozializazio eremua da, eta ikaragarrizko ardura du berdintasun ereduak transmititzeko orduan.

Baina bada ere desberdinkeriak erreproduzitzeko eremua.
Noski. Skolaerekin esku hartzen ari bagara, eskola mistoak konponbiderik ekarri ez duelako da, eredu maskulinoa erreproduzitu duelako. Eskola mistoak desberdinkeria mantendu du. Bai, inork ez du nahita desberdinkerian hezten, baina emaitzak hor daude, indarkeria hor dago, emakumeen ekarpenak ez dira aitortuak. Skolaek ez du soilik aldaketa proposatzen ikasleekiko lan egiteko moduan, baita irakasleekiko moduan ere: nola zuzentzen dira neska edo mutikoengana? Nola mantentzen da indarrean dagoen eredua? Nola erreproduzitzen dira eskolan genero estereotipoak? Irakaslegoa berrikustea da planteatzen duguna, heziketarako eragile aktiboa den heinean.

Irakurketa “okerretik” harago, zer da Skolae?
Skolae ez da sexu heziketarako programa bat. Programa zabala da, ongi baloratua, ikaslea hezkuntza sistema osoan zehar lagunduko duena, berdintasunean hezi dadin. Lau ardatz ditu: desberdinkeriaren aurreko kontzientzia, autonomia pertsonala, ahalduntzea eta sexu heziketa zein tratu onak. Programak ez du klasean berez ematen ez den ezer probokatuko, eta hori da, hain justu, bere gauzarik interesgarrienetako bat: eskolako irakasleek gauzatuko dute, tutoreek, ikasleak ezagutu eta noraino sartu daitezkeen ongi dakitenek. Helburua zera da: ikasleek eraiki ditzatela haien maitasun harremanak, haien indar pertsonala, haien erabakiak, genero desberdinkeriarik gabe. Funtsezkoa da, neska-mutilek indarkeriari aurre egin eta abusuak saihestu ditzaten, eta haien sexualitea naturaltasunez, plazerrez, zoriontasunez, arduraz eta babesarekin bizi dezaten.

Zertan da berritzailea?
Berritzailea da progresiboki lantzen dituelako edukiak, adin bakoitzerako egokituta. Berritzailea da ere derrigorrezkoa delako, eta beraz, ikasle guztiek landu beharko dutelako. Ez da irakaslegoaren militantziaren araberakoa izango, eta ez da eroriko urte honetan, demagun, ikastetxeak berdintasunaren ordez elkartasuna edo birziklapena lantzea erabaki duelako.  

Lagundu al du polemikak programa balioan jartzen?
Berez ezagutuko ez litzatekeen eremu askotan ezagutzen da orain, baina kritikak sekula ez dira onak hezkuntza programa bati balioa emateko. Kritika soberan dago, begirada desenfokatzen duelako. Nik, erabaki ahalko banu, hau guztia pasa ez izana erabakiko nuke.

Bidean mugarri

“Orain 21 urte hasi nintzen berdintasun teknikari Iruñeko Udalean, eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuko berdintasun eta bizikidetza ataleko burua naiz egun. Nire ibilbidean, urrats bakoitza hurrengorako oinarri izan da. Sanferminak berdintasunean taldea koordinatzea, adibidez, garrantzitsua izan zen. 2008an lehen hezkidetza plana egin nuen; orduko hutsak legealdi honetako abantaila izan ditut. Hezitzaileak ahalduntzen saiatu gara, eta agian asmatu dugulako sortu da sortu dena. Jende asko ari da programari eusten. Niretzat, profesionalki, mugarri bat da Skolae. Gozatzen ari gara. Une honetan, 1.400 pertsona ari dira programan formatzen. Hunkitzeko moduko kopuruak dira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


Zergatik ez dago apenas ijitorik unibertsitatean?

Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa,  aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]


Etxeko langileen erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileek uste dute “baldintza ezin hobeak” dituztela

EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Eguneraketa berriak daude