Harritzarrak arrastatzeko metodo egiptoarra

  • Hatnubeko (Egipto) alabastro harrobi zaharreko idazkun batzuetan oinarrituta, Keops faraoiaren garaian harritzarrak nola mugitzen zituzten deskribatu du Frantziako Ekialdeko Arkeologia Institutuko eta Liverpooleko Unibertsitateko arkeologo talde batek.

(Argazkia: Egiptoko Antzinaroko Ministerioa)
(Argazkia: Egiptoko Antzinaroko Ministerioa)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arrapala zabal baten alde banatan eskailerak zeuden, eta horietan, zutoin bertikalak sartzeko zuloak. Alabastrozko blokeak erdiko arrapalatik arrastatzen zituzten egurrezko leren bidez, eta zutoin bertikalak polea moduan erabiltzen zituzten blokeei aurrera bultza egiteko, soka sistema baten laguntzaz.

Sistema horri esker, %20 arteko maldak gainditzeko gai ziren.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.