Jamal Khaxoggiren auziak berriz eta gordin ekarri du lehen planora estatuen arteko arma trafikoaren gaia. Hainbat estatuk iragarri dute utziko diotela Saudi Arabiari armak saltzeari, baina ez Espainiak. Pedro Sanchezek ahoan bilorik gabe aitortu du bi herrialdeak lotzen dituzten interesak Khaxoggi auziaren gainetik daudela; hau da, itzulpena eginda, interesak armek eragin ditzaketen heriotzen gainetik direla.
Zabaldin (Iruñea) eman duzun hitzaldiaren titulua da: “Hango gerrak hemen abiatzen dira”. Zergatik?
Gure hezkuntzarekin, gure erakundeekin, gure bizimoduarekin… horrekin guztiarekin erantzukizun maila bat dugu hango gerrekin, zuzenean edo zeharka. Atzo bertan Espainiako Kongresuak erabaki zuen jarraitzea armak saltzen Saudi Arabiari; beraz, salmenta horrek eragina izango du Ekialde Erdian eta bereziki Yemenen. Estatuko iritzi publikoa ez denez egoera horren aurka jartzen, herritar guztiok dugu erantzukizun maila bat hango gerretan, zeharka bada ere.
Zenbatekoa da munduaren gastu militarra urteko?
Gobernuek ematen dituzten datu ofizialen arabera, bilioi bat eta 750.000 milioi euro, hau da, munduaren BPGaren %2,3. Kosmetikoetan askoz gehiago gastatzen dugu, akaso bikoitza, baina ez da berdina, diru batek apaintzeko balio du eta besteak hiltzeko.
Zenbat pertsona hiltzen dira urtean diru horrekin?
Urtearen arabera da hori, baina batez beste 50.000 bat pertsona. Gerra Hotza amaitu zenean, 1992an, 32 gatazka armatu ziren munduan, gaur egun 33. Ez dugu asko hobetu. Antzeko baliabideak bideratzen ditugu ekonomia militarrera eta horra badoa ez doa gastu sozialera. Ekonomia ez produktiboa da hori. Espainiako Estatuak, berbarako, 20.000 milioi euro bideratzen ditu gastu militarrera: mila milioi atzerriko parte-hartzeetara eta gainerakoa balizko eraso batetik defendatzera.
Arma salmenta edo milaka lanposturen galera. Hori saltzen zaio herritarrari.
Hori gezurra da. Industria militarrean diru asko xahutzen da I+Gn, etengabe aurreko armen kalitatea hobetu behar delako, baina horrek gero ez du eraginik industria zibilean. Ikerketa on asko dago esaten duena industria militarrean dagoen lanpostu bakoitzeko hiru sor daitezkeela industria zibilean. Bestetik, ikuspegi etikoa dago, onartezina da herrialde batzuei armak saltzea, hauek beren herritarrak erreprimitzeko edo beste herrialde batzuetako herritarrak hiltzeko. Armak lanpostuen truke onartzen duten herritarrek, langileen nazioarteko elkartasun printzipioa galdu dute.
Zein da enpresa militarraren joera Espainian?
Lehen gehiena Estatuarena zen, baina zati bat pribatizatu da. Saudi Arabiarentzat Cadizen korbeta itsasontziak egiten dituena, adibidez, Navantia da, Estatuarena. Francok 1948an sortu zuenetik, enpresa honek urtero diru asko galtzen du, 2016an 140 milioi euro adibidez; duela hamar urte 7.000 langile zituen, gaur egun 4.000. Estatuaren ontziola guztiak itxi ziren, militarrak salbu. Hamar urtetan Navantiak 700 milioi euro galdu ditu, beraz, askoz eraginkorragoa litzateke diru hori industria zibilera bideratzea. Arma lasterketak ez du zentzurik, ez ekonomikoki ez etikoki.
Horrez gain, herritarrok badakigu zertarako diren arma horiek eta ez zaigu inporta?
Hala da, bai. Orain adibidez, Saudi Arabiak Yemeni egiten dion blokeoagatik 7,4 milioi pertsona gosez edo gaixotasunez hiltzeko arriskuan dira, eta Espainiak salduko dizkion korbetek balioko dute itsas blokeo hori areagotzeko. Hori onartezina da, gobernuak ez du printzipiorik, etikarik, eta beraz, horrek egoismorik gordinena dakar.
Txina eta AEBetako ekonomia gatazka handi horrek ekar dezake gerra militarra?
2020an, 2021ean edo oso laster Txina izango da munduko lehen potentzia ekonomikoa, AEBen aurretik. Gaur egun, Asiako Ekialdean da mundu mailako ekonomia produktiboaren muina. Beraz, liskarrek gora egingo dute, baina ez dut uste, batzuek dioten gisan, Hirugarren Mundu Gerra izango denik. AEBek hasitako “terrorismoaren aurkako gerra” hori aspaldi hasi zen eta gatazka itzelak ekarri ditu: Afganistan, Irak, Libia, Siria, Yemen… eta noizean behin guregana ere iristen dira atentatuak. Hala ere, atentatu terrorista horien %99 hango herrialdetan gertatzen da, %1 iristen da Mendebaldera. Sustraietara jota bakarrik geldi daiteke gerra hori, baina Mendebaldeak ez du nahi.
Eta egoera borobiltzeko Donald Trumpek iragarri du bertan behera utziko dituela Sobiet Batasunarekin sinatu zuen irismen ertaineko eta luzeko misil nuklearren akordioa.
[Mikhail] Gorbatxov eta [Ronald] Reaganen arteko akordioak zioen NATO ez zela ekialderantz zabalduko, baina Gerra Hotzaren amaieraz geroztik NATOk ez du besterik egin, Europako ekialdeko herrialde ia guztiak bereganatuz. Horrez gain, AEBek hautsi dituzte misilen erasoez babesteko sistemak ez eraikitzeko akordioak eta Errusia halakoz inguratu dute. Eta orain mehatxu hau. Betetzen bada, armagintza lasterketa berri bati ekingo zaio, eta Errusia ez da atzean geratuko. Baina ikusiko dugu zer gertatzen den, nire ustez Trumpentzat Putin etsaia baino aliatua baita.
Dagoeneko ez al da hasi jada berrarmatze hori Txinan, Indian, Errusian…?
Txinak asko indartu du bere armada, bereziki itsas armada, Afrika eta Hego Amerikatik datozkion lehengaiak babesteko, baina ez da erori AEBek jarri nahi dioten armagintza nuklearraren garapenaren amarruan, edo espazioaren lasterketan… badaki sekulako dirutzak xahutu beharko lituzkeela eta ez dago prest.
Hori gertatu zitzaion Sobiet Batasunari.
Bai, eta horrela hondoratu zen. Orain Errusiak aliantza indartsua landu du Txinarekin, Indiarekin eta Iranekin, eta han “Mendebaldearen aurkako” bloke bat eratu da. AEBek eta bere aliatuek ez dute samur izango munduko hegemonia militar eta ekonomikoari eustea. Beraz, uste dut, erregio mailako gerrekin jarraituko dugula, baina ez potentzien artean zuzenean, horrek gaur egun humanitatea desagerraraz dezake eta.
Kataluniara etorriz, uneren batean ikusi al duzu gatazka bortitzaren arriskurik.
Ez, inoiz ez. Urriaren 1eko erreferendumaren aurka Espainiako Gobernuak bideratutako errepresioa gogorra eta mingarria izan zen, baina horrez gain, ez dut ikusi biolentzia arriskurik. Zentzuzkoena litzateke aldeen arteko akordioa, eta honen arabera Kataluniako herriak hautetsontzietan erabaki ahal izatea zer nolako etorkizuna nahi duen. Hori bilatu beharko lukete alderdi independentistek, aldebakarreko bideak orain arteko akatsen errepikapena ekarriko du eta. Edozein modutan, preso eta erbesteratuen gaia konpondu arte ez da erraza irtenbide bat bilatzea, baina saioa egin beharko lukete eta bereziki Pedro Sanchezek.
“Tarragonan (Herrialde Katalanak) jaio nintzen, 1944an eta Bartzelonako Delás Bake Ikerketen Zentroko lehendakaria naiz. Armagabetzea eta bakearen kultura dira nire eremuak, eta zehazki biolentzia eza. Gerraren ekonomia ikertzen dut bereziki. Gatazka armatuei buruz irakasten dut Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC)”.
Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]
Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.