Mendiak eta basoak


2018ko azaroaren 11n

Insignis pinuari eraso dioten onddoek hankaz gora jarri dute Bizkaiko eta Gipuzkoako basogintza. Azken ia mende batean gorabehera handirik gabe moldatu den basogintza osoa kolokan jarri dute onddo xixtrin batzuek. Xixtrin baino gehiago, ziztrin esan beharko dugu, izan ere, a zer dantza piztu eta puztu duen: basozaleak, teknikariak, administrazioak, basozainak, ingurumenzaleak, muintegiak, egurzaleak, paper fabrikak, altzarigileak...

Geurea bezalako herri batean basogintza politikak estrategikoa izan beharko luke. Ehundaka urtean hala izan da. Euskal Herriaren bilakaera ekonomikoaren oinarri-oinarrian izan da basoa: itsasontziak egiteko, eraikuntzarako, su egurretarako, ikatzetarako, larreetarako eta bazkatarako, elikadurarako, lanabesetarako, saskigintzarako, burdingintzarako, inaurkinetarako, ur hornidurarako, ehizerako eta abar luze baterako. Basoaren kudeaketa oso epe luzerako estrategietan ehuntzen zen. Maila guztietako administrazioek eta elkarteek basogintzaren atal eta alorrak arautzen eta zaintzen zituzten. Zorrotz asko! Baldinbaitere, jendarte osoaren bizimodua mendiaren emanean funtsatua zen eta. Izan ere, mendia ez baitzen soilik basoa. Jendartearen behar horiek guztiak asetzeko, basoarenaz harago mendiari buruzko ikuspegi global eta borobilago bat zuten. Denek. Horrek liskar ugari sortu izan du. Ikazkinak, artzainak eta ganaduzaleak, ontzigileak, nekazariak, administrazioak eta abar bakoitzaren etekinen onurarako borrokalekua izan da mendia, mendea joan mendea etorri. Mendiaren aprobetxamenduaren gaineko auziak jasotzen dituzten dokumentuz gainezka ditugu agiritegiak. Denak mendiari tiraka, jetzi eta bildu! Horrexegatik, udalek herri ondare garrantzitsuena bezala zaintzen zituzten mendiak, herri-mendiak. XIX. mendeko pobreziaren eta gerrateen ondorioz herri-lurrak saldu beharrean izan ziren alkate eta zinegotzi haien etsipena eta tristura irudikatzea ez zait batere zaila egiten. Mendeetako ondarerik garrantzitsuena.

Petrolioa azaldu zen arte. Petrolioak, bultza eta bultza, ekonomiaren, eta, hortaz, jendartearen ipularrera eraman du mendia. Mendia eta basoa. Eta onddo ziztrin batzuek ireki dizkigute begiak. Epaitegietako agirietara ez dadila iritsi, baina gaur egun ere etorkizun oparoa nahi badugu, den-denok elkarrekin aritu beste aukerarik ez zaigu geratzen. Liskar, auzi, etsipen, tristura eta abarrekoak alde batera utzi eta biharko mendia sortzeari ekin. Izan ere, mendea joan eta mendea etorri, XXI.ean gaude!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso landatuak
Basotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua

Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Baina Gipuzkoako lurrak industria-forestalistaren kolonia edo fabrika handi bihurtu nahi badira, horrek izen bat dauka:... [+]


2021-11-12 | Garazi Zabaleta
SUGARAI
Oihanak modu jasangarrian ustiatuz egurra ateratzeko proiektua

Negu giroaren iritsierarekin, etxe askotan sutondoak piztuta daude dagoeneko. Baina, ba al dakigu sua elikatzeko egurra nondik eta nola ateratakoa den? Nafarroa Behereko Hergarai ibarrean badute basoak modu iraunkorrean ustiatuz egurra ateratzeko kooperatiba bat: Sugarai... [+]


2021-06-03 | Garazi Zabaleta
Baso Biziak
Bertako baso jasangarrien alde sinadura bilketa abian

Egungo basogintza ereduarekin eta kudeaketarekin kezkatuta, hainbat talde sortu dira azken urteotan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Pasa den martxoan, talde horietako hamaikak batzea eta plataforma batean antolatzea erabaki dute. “Pinuaren gaixotasuna dela-eta, eukaliptoa... [+]


Klimaren alde zuhaitzak landatu behar dira... baina Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua

Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako... [+]


Eguneraketa berriak daude