Naturkonek alderdi politikoei baso-politikarekin zer egingo duten galdetu die hauteskunde aurretik

  • Hego Euskal Herrian –Espainiako estatu osoan bezala– apirilean eta maiatzean hauteskundeak izango direla eta, Gipuzkoako hainbat talde ekologista biltzen duen Naturkon koalizioak Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean odezkatuta dauden indar politiko guztiei helarazi die baso-politikari buruzko dokumentu bat bere proposamenekin, eskatuz ura aztertu eta gaiari buruz zer iritzi eta proposamen duten azal dezatela, boto-emaileei eta oro har herritarrei informazio egokia aurkeztearrren. Ehizaren eta arrantzaren kudeaketari buruzko beste dokumentu bat helaraziko die aurki.


2019ko otsailaren 25an - 16:45
Pinu landaketa gazte bat. (Argazkia: Basoa)

Naturkonek nahi du Gipuzkoako Batzar Nagusietara –eta beraz, Foru Aldundiaren gobernura– iritsi nahi duten alderdi politikoek herritarrei azaltzea zeintzuk izango diren beren irizpideak ondoko lau urteetan ingurumenaren babesari dagokionez. Bidali dien lehen agiria basoen ingurukoa da, aktualitate handiko gaia, zeren eta intsignis pinuaren gaixotasunak direla eta oraingo agintariek (EAJ-PSE) erabakia baitutute pinudiak kobre-oxidoz fumigatazea. Baina ondoko asteetan ehizaren eta arrantzaren kudeaketari buruzko beste dokumentu bat ere helaraziko die aurki eta –agindu du Naturkonek– "hemendik denbora batera haiek emandako erantzunak bildu eta aurkeztuko ditugu".

Naturkonek Gipuzkoan aurkezten diren alderdi politikoei bidali dien lehen dokumentuak honela dio hitzez hitz:

Basogintzan aldaketa beharra Gipuzkoan

Iazko udazkenetik iritzi publikoan dagoen gaia da basogintza Gipuzkoan eta Bizkaian. Gure paisaia gorritzen ari da, eta ez han eta hemen pinudiak gaitzak jota daudelako, baita egurra modu intentsiboan makinaria astunarekin eta matarrasen bidez menditik atera beharraren beharrarengatik mendi-lurrak gero eta soilduagoak ageri zaizkigulako. Beste behin ere, makina bat tona lur erreketara eta itsasora, lurzoruaren higadura eta pobretzea areagotuz. Berdin eremu publikoa ala pribatua izan, naturagune babestua edo Natura 2000 Sarea.

Egurraren sektoreak agintzen du administrazioko baso politika publikoetan. Haien mesedetara arautzen da basogintza, gure mendien kudeaketarako aukera bakarra espezie exotikoen monolaborantzan oinarritutako ustiapen eredu intentsiboa bailitzan. Ingurumen kalteak aintzat hartu gabe, diru publikoak sostengatzen du baserritar eta gainerako lurjabe txikientzat gero eta errentagarritasun gutxiago duen jarduera hau. Salagarria da EAJk praktikatzen duen klientelismo politikoa, beti Ingurumenaren kalterako. Baina, ustiapen-eredu honek ezkutatu ezin den aterabiderik gabeko krisia eragin badu ere, gure administrazioa tematuta dago eredu honi eusten. Egurra mozteko diru-laguntzak berrantolatu, pinudiak eraginik izango duen frogatu ez den oxido kuprosoarekin airez fumigatu eta pinuak hazkuntza azkarreko beste konifero eta zuhaitz espezie exotikoekin ordezkatzea (eukaliptoa barne): alegia, egurraren sektorea elikatzeko egituratutako politikari nola edo hala eutsi, hori da gure administrazioaren planteamendua ingurumen krisi honen aurrean.

Benetako baso politika berritzaileen beharra

Bestelako ekonomia-sektoreetan hain aurreratua omen den eta hainbeste aurreratu omen duen herri honek, lehen sektorean XIX. mendeko jokamoldeekin dihardu, gizakiaren jarduerak ingurumenean duen eraginean arretarik jarri gabe. Gipuzkoan ez daukagu apenas baso naturalik (EAEn ere jatorrizko basoen %75a desagertu da dagoeneko), dauzkagun sail txikiak egoera ekologiko negargarrian daude, bioaniztasuna guztiz kaltetuta. Egur landaketez josi dugu lurraldea, egurra ateratzera bideratuta mendi publiko zein pribatuak. Aldundiarena da gure ingurune naturala eta natur balioak kudeatzeko eskumena,  eta beraz, espero zitekeen gutxienez publikoak diren herri onurako mendietan eta naturagune babestuetan guztiona den ondarea berreskuratzeko bestelako politikak lehenestea, bertako basoak berreskuratuz (hariztiak, pagadiak, artadiak edo ameztiak) eta egur ekoizpena bertan behera utziz. Baina, ez da kasua.

Gurea bezalako klima eta orografia duen herrian basoa da natur ingurumenaren sostengua. Basotik eskuratzen dugu ura, basoak eusten dio gure lurrari. Betidanik ustiatu ditugu gure basoak, egurra modu ez jasangarrian ateratzeak dituen ondorioak ezagunak zaizkigu: basoak ia desagertzera eraman baititugu. Baina, iraganetik ez dugu ezer ikasi, ez dugu basoa ulertzeko eta ikusteko moduan aldatu. Herri aurreratuetan aspaldi eman zen eztabaida hau. Ipar Europara begiratu besterik ez dago bestelako basogintza-politikak ikusteko. Landaketak egiteko bertako espezieak erabiltzen dituzte, noski, etekina ateratzeko. Nafarroan eta Araban ere baditugu bestelako ereduak.

Baina, horretarako egurgintzaren industriak ere aldatu behar du. Hazkuntza geldoagoa eta kalitate handiagoa duen egurrari aterabidea eman behar zaio, eta hori da hemengo industria egiteko prest ez dagoena. Egur merkea mesedegarriagoa zaio nonbait. Eta pagotxa da. Datozen urteetarako tonak pilatu dituzte hutsaren hurrengo prezioan. Jabeak kezkatzeko moduko egoeran daude, ez horrela egurgintzaren industria. Oraintsu aurkeztu berri dituzte Basotek partzuergoaren etorkizuneko planteamenduak. Bioekonomiaz, bio-etiketaz, ekonomia iraunkorraz, kimika berdeaz eta bioefizientziaz ari dira: Basoa 4.0 alajaina, I+G+B diziplinak biltzen dituen estrategia. Hitzak, hitz hutsak, hazkuntza azkarreko espezieen bidez lortutako kalitate eskaseko egurrari aterabide berriak emateko. Baina, horrek ingurumenean duen kalteaz hausnarketarik txikiena egin gabe. Nola edo hala, ereduari eutsi nahi diote, gure mendiak industria jakin baten mesedetan jarri. Errentagarria zaie.

Egurraz gain, basoen zerbitzu guztiak 

Basoak egurra ez den bestelako onurak ematen ditu: ura, aisialdia, jakiak, …osasuna. Beste modu batera esanda, basoek zerbitzu ekosistemikoak eskaintzen dizkigute eta hauek dirutan neur daitezke. Zerbitzu hauek egurra baino askoz ere onuragarriagoak dira, eta errentagarriagoak izan daitezke baso-politikak aldatuta. Naturkon Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten elkarteak irudikatu ditu horretarako abiapuntua beharko luketen ardatzak eta lan-taldea: Bioaniztasunaren kontseilua. Aldundiari dagokio kontseilu hau martxan jarri eta baso-politika berria diseinatzea. Lehen sektoreak bizi duen krisiak sistema-aldaketa eskatzen du, modernizazioa, natur ingurunearen ustiapena kontserbazioarekin uztartuz, krisi ekologiko globalaren paradigman kokatzeko. Etorkizuna dago jokoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso landatuak
Basotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua

Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Baina Gipuzkoako lurrak industria-forestalistaren kolonia edo fabrika handi bihurtu nahi badira, horrek izen bat dauka:... [+]


2021-11-12 | Garazi Zabaleta
SUGARAI
Oihanak modu jasangarrian ustiatuz egurra ateratzeko proiektua

Negu giroaren iritsierarekin, etxe askotan sutondoak piztuta daude dagoeneko. Baina, ba al dakigu sua elikatzeko egurra nondik eta nola ateratakoa den? Nafarroa Behereko Hergarai ibarrean badute basoak modu iraunkorrean ustiatuz egurra ateratzeko kooperatiba bat: Sugarai... [+]


2021-06-03 | Garazi Zabaleta
Baso Biziak
Bertako baso jasangarrien alde sinadura bilketa abian

Egungo basogintza ereduarekin eta kudeaketarekin kezkatuta, hainbat talde sortu dira azken urteotan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Pasa den martxoan, talde horietako hamaikak batzea eta plataforma batean antolatzea erabaki dute. “Pinuaren gaixotasuna dela-eta, eukaliptoa... [+]


Klimaren alde zuhaitzak landatu behar dira... baina Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua

Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako... [+]


Eguneraketa berriak daude