0,97 segundo


2018ko abenduaren 02an

Gure etxe gaineko mendian baso zabalak ditu Aitzondo baserriak. Zuhaitzetan nabarmena du sail bat, batez ere orain udazken minean. Itsasotik enbata sartu eta mendian behera laino kiribil bihurriak jaisten direnean zuhaitz zorrotz horien muturrak lanbrodura artean ageri dira, hori. Ez da iritsi zaharra gure lurretara tuliperoa; Ameriketatik ekarri genuen, eta han Virginiako tuliperoa esaten diote, Liriodendron tulipifera.

Atentzioa ematen duen zuhaitza da tuliperoa. Hel diezaiogun izenari. Liriodendron generoarena grekotik hartutako bi hitzekin osatu zen: leirion (lirioa) eta dendron (zuhaitza). Lirioak ematen dituen zuhaitza. Espeziea zehazten duen abizenak, tulipiferak, bi hitz uztartzen ditu, Tulipa izena –idi-bihotzen generoa adierazten duena– eta -fer amaiera, “sortzen” edo “gainean duela” esan nahi duena. Izan ere, zuhaitz honen ezaugarri ikusgarriena zera da, lorea ugari samar ematea, formaz idi-bihotzen tankerakoa baina tamainaz dezente handiagoa. Izenak zein abizenak lorealdi deigarria aipatzen dute. Urteroko ikuskizuna badu ere motxa da, laburra. Hori baino gehiago da, ordea, tuliperoa.

Hostoak ere bereziak ditu, mutur-motz tankerakoak dira. Hosto jendeak gehienetan erdiko zainaren amaieran erpin gutxi-asko zorrotza izan ohi du. Tuliperoarenak ez, maketsa balu bezala bi erpin ditu zainaren alde banatara, eta sekula ikusi gabekoa baduzu, atentzioa emango dizu. 

Zuhaitz handia da tuliperoa. Berezko bizilekuan, Ipar Amerikako ekialdean, 60 metro arte luza daiteke 3 metroko diametroa izan dezakeen enborraren gainean, eta bakerik badu, 500 urte inguru bizitzen da. Karelurrak ez ditu biziki maite; ura asko gustatzen zaio, baina lur astunak eta itoak ez; eguzkizale amorratua da, eta -30º C arteko izozteak eramateko gai da.

Amerikako Estatu Batuetan oso preziatua da bere zura. Iraupen luzekoa ez bada ere, erabilera ugari du: moldadura, altzari, ate, armairu, lekedatutako habe ijeztu, estalki, kontraxaflatu... Zur arina da 449 kg/m3. Diotenez, 0,97 segunduro tulipero zur metro kubo garbi bat sortzen da, izan ere hainbeste dago hango basoetan.

Gure lurralde hezeetan urteak dira berarekin saioak egiten ari direla. Zura bigunegia duela-eta ez da oso preziatua, baina egungo egoerara etorrita, ikuskizun da bere etorkizuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso landatuak
Basotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua

Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Baina Gipuzkoako lurrak industria-forestalistaren kolonia edo fabrika handi bihurtu nahi badira, horrek izen bat dauka:... [+]


2021-11-12 | Garazi Zabaleta
SUGARAI
Oihanak modu jasangarrian ustiatuz egurra ateratzeko proiektua

Negu giroaren iritsierarekin, etxe askotan sutondoak piztuta daude dagoeneko. Baina, ba al dakigu sua elikatzeko egurra nondik eta nola ateratakoa den? Nafarroa Behereko Hergarai ibarrean badute basoak modu iraunkorrean ustiatuz egurra ateratzeko kooperatiba bat: Sugarai... [+]


2021-06-03 | Garazi Zabaleta
Baso Biziak
Bertako baso jasangarrien alde sinadura bilketa abian

Egungo basogintza ereduarekin eta kudeaketarekin kezkatuta, hainbat talde sortu dira azken urteotan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Pasa den martxoan, talde horietako hamaikak batzea eta plataforma batean antolatzea erabaki dute. “Pinuaren gaixotasuna dela-eta, eukaliptoa... [+]


Klimaren alde zuhaitzak landatu behar dira... baina Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua

Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako... [+]


Eguneraketa berriak daude