AEB

“Beltzon askatasunak pertsona oro askatuko du”

  • Jade Daniels (1992, AEBetako Ipar Carolina) etengabeko mugimenduan dabilen artista, ekintzaile eta idazlea da. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta egun, Glassroots Global Justice Alliance elkartearentzat komunikazio arduradun gisa egiten du lan, Los Angelesen. Horrez gain, Black Lives Matter mugimenduko kide aktiboa da, baita Santchpower, artista afro-futurista queerrek osatutako kolektiboaren zuzendaritzako kide ere.

Argazkia: Irantzu Pastor
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beltza eta emakumea, AEBetan. Noiz hasi zinen kateak sentitzen?
Nerabezaroan sentitu nuen haien estualdia. Ipar Carolinako haurtzaindegian kolore guztietako haurrez inguratuta ginen, baina gero, institutu garaian, Coloradora mugitu ginen; eta klaseko beltz bakarra nintzen.  Onartua izan asmoz, txuriak bezala janzten eta hitz egiten hasi nintzen.

AEBetan emakume beltz eta queerra izateak, ikusezin izatea dakar. Ez zara existitzen. Ez zaituzte ikusten, ez zaituzte aditzen. Eta ikusia edo aditua bazara, berehalakoan “arazo” bilakatuko zara eurentzat. Gehiegi hitz egiten omen dugu, espazio larregi geureganatzen. Testuinguru horretan biziraun ahal izateko, isilik egoten ikasten duzu gazte-gaztetatik, ezinbestean.

Zerk eragin zuen aktibismorako jauzia ematea?
2016ko udara zen. Poliziak Philando Castile erail zuen, haren neska-lagun eta umearen aurrean. Handik egun gutxira, New Yorken, beste pertsona beltz bat tiroz hil zuen Poliziak. Garai hartan, ume-zaindari lanetan ari nintzen Los Angeleseko familia txuri batentzat. Facebooketik ikusi nuen Black Lives Matterrekoak Los Angeleseko udaletxean kanpaldia egiten ari zirela, protesta gisa.

Argazkia: Irantzu Pastor

Hara nindoala, jendea haserre topatuko nuela espero nuen. Hedabideek beti islatu ohi dituzte pertsona beltzak haserre eta oihuka protestaldietan. Iritsi nintzenean, hura sorpresa! Denak borobilean jesarrita ikusi nituen, abesten eta danborrak jotzen, lagun-giroan.  “Hi sister!”, beso zabalik hartu ninduten. Gau hunkigarria izan zen, malkoren batzuk ere isuri nituen. Estreinakoz, etxean sentitu nintzen. Udara osoa igaro nuen bertan, gau eta egun kideekin. Liburutegi bat ere bagenuen, eta bertan irakurri nituen Assata Shakur eta Malcolm X-ri buruzko biografiak. [Kwame] Nkrumah edota askatasunaren aldeko beste hainbat borrokalariren inguruan solastu ginen. Bertan erradikalizatu nintzen. Lehen haserre gisa bizi nuena, pentsamendu politiko bilakatu nuen. Ordura arte bakarrik jasan izan nuena, kolektiboki artikulatzen hasi nintzen kanpaldi hartan.

Zein testuingurutan sortu zen Black Lives Matter mugimendua?
Trayvor Martinen erailketaren erantzunak leherrarazi zuen egoera. Ohiko manifestaldiak eta protestak jada ez ziren nahikoa, jendeak haratago joan nahi baitzuen. Asanblada horietako batean, Black Lives Matter traola jaurti zen sarera eta hortik aurrerakoa, jakina da. Egin ahala sortzen joan den mugimendua da gurea.

Noski, ez ginen ezerezetik sortu, ongi ondutako lurretik baizik. Pantera Beltzak dira gure erreferentzia nagusia. 1970. hamarkadako testuinguru hartan garaipen handiak izan zituen beltzen askapen mugimenduak. Geroztik ordea, etena egon da. Errepresioak eragin handia izan du. Alde batetik, crack kokaina hedatu zuten beltzon auzoetan, eta aitzakia horren pean beltz drogazale gaizkilearen irudia eraiki. Auzoko edonor sartu zuten kartzelan, beltza izate hutsagatik susmagarria izan zitezkeen. Aldi berean, mugimenduko liderrak kartzelaratu zizkiguten. Mumia [Abu-Jamal] esaterako, oraindik presondegian dago. Eta Assata Shakurrek FBIren zerrendako bilatuenen artean jarraitzen du. Memoria kolektibo horretatik sortu gara gu.

2009. urtean Obama hautatu zuten presidente. 2017an berriz, Donald Trump. Zer gertatu da tarte horretan?
Obama sinbolo baliagarria izan zen pertsona beltzontzat. Baina aldi berean, eragin kaltegarria izan zuen, jendeak erakundeetan delegatu zuelako beltzon askapen prozesua. Horrexegatik, aldi berean, gure etsaia izan zen [Obama]. Egia esateko, ezer gutxi egin zuen beltzon alde. Aurreko presidenteek baino pertsona gehiago deportatu zuen, aurrekoek baino lehergai gehiago jaurti zuen drone bidez guda eremuko herrialdeetan; oso presidente bortitza izan zen.

“Biluzik dagoen enperadorea da Trump”

Bestalde, Trump AEBetako neurri-neurriko ispilua baino ez da, egoki ordezkatzen ditu jendarte arrazistaren baloreak. Okerrena zera da, karguan dagoenetik, pertsona arrazistak ahaldunduago sentitzen direla. Deabru guztiak ilunetik argira datoz orain. Biluzik dagoen enperadorea da Trump. Ezin dugu, inolaz ere, haren indarra gutxietsi. Jendartea politizatu egin da eta banaketa handia eragin du. AEBei ispiluan begiratzeko unea iritsi zaie, genozidio baten ondorioz eraikitako herrialdea dela onartzeko garaia da. Egun, gure herrialdearen izenean munduan egiten diren sarraskiez ere hausnartu beharko da.

Argazkia: Irantzu Pastor

Mundu mailan faxismoaren gorakada gertatzen ari den honetan, kalean beltzen aurkako erasoak ugaritzen ari direla sumatzen al duzue?
Duela egun batzuk, 18 urteko neska bat autobusetik bota zuen gizon txuri batek San Frantziskon. Astero-astero tirokatzen dute gure jendea. Erasoak eguneroko ogi zaizkigu. Pertsona beltzok ez diogu Poliziari deitzen eraso bat edo lapurreta bat jasanez gero. Erasoaren biktima izan arren, sarri poliziek pertsona beltzari atxiki ohi dizkie karguak. Genero indarkeriarekin gauza bera gertatzen da; Polizia etorriagatik, erasotzaileak aske gelditu ohi dira eta biktimak berriz, babesgabe. Kontuan izanik Estatuak ez gaituela babestuko, gure komunitateko sareen barruan autodefentsa sistemak eraiki behar ditugu.

Beltzen askapen prozesuak zer eragin du beltzak ez diren pertsonengan?
Beltzon askatasunak pertsona oro askatuko du. Arrazismoaren aurka borroka egin nahi badugu, nahitaez, Afrika askatu behar dugu. Aldi berean, gure jendartean barne-lanketa handia egin beharra dago. Benetan sinetsi behar dugu ezin dela inor mendean hartu.

“Erasoak eguneroko ogi zaizkigu. Pertsona beltzok ez diogu Poliziari deitzen eraso bat edo lapurreta bat jasanez gero”

Beltzok bakarrik ez, nazioek edota zapaldutako edozein kolektibok daukate autodeterminazio eskubidea. “Black lives matter” (Beltzon bizitzak axola du) oihukatzen hasi ginenean, jendeak egotzi zigun “All lives matter” (Bizitza guztiek axola dute) beharko lukeela. Leloaren harira sortu zen zalapartak argi erakutsi zuen zeinen beharrezkoa zen beltzon bizitzak erdigunean jartzea. Egun oraindik, beltzon bizitzak ez baitu balio bera.

Nola antolatzen zarete?
Lidergoa deszentralizatzen saiatzen ari gara. Black Powers mugimenduetan historikoki, liderrari eraso egitea nahikoa izan da mugimendua hiltzeko. Horrelakorik gerta ez dadin, bururen bati eraso eginez gero, berehalakoan lema hartuko luketen askotariko gidaritzak sortzen ari gara.

Koordinakunde nazionala dugu, baina lurraldeetako taldeak autonomoak dira. Horrez gain, mugimenduaren barruan, emakumeak, queerrak edota bestelako identitateak geure kabuz biltzen gara. Badago “White people for black lives” izeneko taldea ere. Arrazismoaren aurkako pertsona txuriek osatzen dute. Ezin dira gure asanblada orokorretara etorri, baina eurekin koordinatzen gara. Esaterako, manifestaldi batean tentsio momenturik egonez gero, Poliziaren aurrean jartzen dira. Pertsona txuriak lehen ilaran egonez gero, poliziek tentu handiagoz jokatzen baitute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Eguneraketa berriak daude