New Yorken historiako lehen alkate musulman eta ezkertiarra

  • Gehiengoa eskuratu du udal hauteskundetan Zohran Mamdani 34 urteko demokratak.

"Gizadiarentzat aro hobe baten egunsentia ikus dezaket" esan du garaipena ostean. Bingjiefu He (CC BY-SA 4.0)

2025eko azaroaren 5ean - 13:22
Azken eguneraketa: 15:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

New Yorkeko alkatetzarako hauteskundeak irabazi ditu Zohra Mamdanik. Dirudunei zergak handitzea, alokairuak izoztea eta autobusa eta haurtzaindegiak doan izatea agindu ditu. Palestinaren alde egin du eta Netanyahu hirira etorriz gero atxilotu egingo duela aipatu izan du.

Behin behineko emaitzen arabera, ia bederatzi puntuko aldea atera dio Andrew Cuomo hautagai independenteari, bozen %41 eskuratuta. Hirugarren postuan gelditu da Curtis Sliwa hautagai errepublikanoa, bozen %7 eskuratuta. Hauteskunde gauean Zohran Mandanik “taxilariei, amona mexikarrei eta langileei” eskaini die garaipena.

Trump presidenteak “komunistatzat” jo du alkatea. Hauteskunde kanpainan zehar metropolia funts federalik gabe uzteko mehatxatu eta Mamdaniren aurrean primarioak galdu zituen demokrata babestu du, Curtis Sliwa errepublikanoaren kalterako. “New Yorkek mehatxuei erantzun dio, ahots argiz esan du itxaropena bizirik dagoela”, esan du alkateak ospakizun gauean. “Inork erakuts badiezaioke Donald Trumpi nola garaitu, jaiotzen ikusi zuen hiria izango da”, aurre egingo dio Mamdanik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude