“Edonork ez dauka gaitasunik edo baliabiderik hizkuntza-gatazka bati aurre egiteko”

  • Nerea Redondo eta bere ahizparen asmoa triatloia probatzea zen. Hala gerturatu ziren ekainaren 23an Donostiako X. Emakumezkoen Triatloira. Epailearen hitzek harri eta zur utzi zituen: “Por mis cojones que vais a hablar en castellano”. Alegia, bi ahizpen artean euskaraz egitea debekatu ziela. Esaldi horretaz harago luzatu zen hizkuntza eskubide urraketa salatu zuten ahizpek orduan. Orain patxadaz hitz egin dugu Nerea Redondorekin gertaera hartaz, Euskaraldiaren hazia izan zen Egia auzoko esperientziaz eta Euskaraldiaz.

Euskara hutsean bizitzen ahalegintzen denez geroztik auzotarrekin harremanak aldatu ditu. Nerea Redondok dio gaur egun elkarrizketak euskaraz eta gaztelaniaz arazorik gabe izaten dituela. Euskaraz ez dakien bat dagoelako inguruko guztiekin gaztelaniaz egi
Euskara hutsean bizitzen ahalegintzen denez geroztik auzotarrekin harremanak aldatu ditu. Nerea Redondok dio gaur egun elkarrizketak euskaraz eta gaztelaniaz arazorik gabe izaten dituela. Euskaraz ez dakien bat dagoelako inguruko guztiekin gaztelaniaz egitea ere baztertua du. Argazkia: Dani Blanco.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erakundeetara eta Donostiako Udalera bidalitako kexa-idatzia whatsappez eta sare sozialetan di-da batean zabaldu zen. Hor azaldu zuten ahizpek epailearekin izan zuten gatazka zehatz-mehatz.   Kontakizuna irakurrita, antzeman zitekeen ahizpek bazutela esperientzia halako hizkuntza egoerak kudeatzen, bazutela diskurtso eta jarrera jakin bat. Nerea Redondok baieztatu zuen gure ustea ekainean hitz egin genuenean: “Gu horrela bizi gara. Duela bi urte Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenean parte hartu genuen. TELP ikastaroa egin genuen eta tresnak eman zizkiguten euskaraz bizitzeko ahaleginean moldatzeko”.   

Hiru hilabete igarota, zer gorputzaldi gelditu zaizu?

Gazi-gozoa. Donostian, 2018an, horrelako gauza bat gertatzea, hau da, gure artean euskaraz hitz egitea debekatzea latza da. Atlético San Sebastián talde antolatzaileak onartu zuen gertatutakoa eta esan zuen hori ezin zela gertatu berriro. Aldiz, Gipuzkoako Triatloi Federazioko epaile taldeari ez genion antzeman gertatutakoa onartzeko eta epaile horrekiko neurriak hartzeko asmorik. Bestetik, ordea, egin behar genuena egin genuen, salatu, eta babes handia izan genuen.

Salatuko zenutela argi zeneukaten?

Triatloia bukatu genuenean eta jabetu ginenean deskalifikatuta [txartel gorria atera zion epaileak errespetu faltagatik] nengoela ahizpari esan nion:  “Itziar, gogoratzen zara nola duela hilabete batzuk futbol partida batean arbitroarekin horrelako zerbait gertatu zen?”. Kontxan bertan esan nion: “Honek ETBn atera behar du”. Esan nahi nuen publiko egin behar zela eta zabalpena eduki behar zuela.

Guk kexa Elebiden, Behatokian eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan jarri genuen. Behatokiak, larritasunaz jabetuta, publiko egin zuen. Guk Donostiako Bagera euskara elkartearekin hitz egin genuen eta haiek esan ziguten zein eremu geneuzkan salaketarako. Zeren ez da batere erraza.

Zer ez da erraza?

Hasteko, horrelako erantzun bat jasotzen duzunean errazena edo ohikoena da erdarara pasatzea. Beste aukera da aurre egitea, eztabaidatzea. Salatzea erabakitzen duzu, kexa idatzi egin behar duzu, jakin behar duzu nora zuzendu, prest egon behar duzu hedabideak hartzeko, gure kasuan Federazioarekin eta Atléticorekin bilera egiteko... Edonork ez dauka gaitasunik hori dena egiteko, ez dauka baliabiderik, agian ez dauka denborarik edo gogorik.

Eta babesa behar duzu. Guk bagenekien nora jo. Segituan Bagerako, euskara munduko, baita kirol munduko batzuen babesa ere eduki genuen.

Lehenengo aldia da horrelako gatazka bat izan duzula?

Norbaitek eska diezazuke erdaraz egiteko edo esan diezazuke ez dagoela une horretan euskaraz egiteko aukerarik, baina halako debeku bat lehenengo aldia da, bai! Gurekin halako jarrera izan bazuen, han geunden 300dik gora kirolarirekin ere jarrera bera izan zuen.

Ez daude ohituta euskaldunek aurre egiten, eta beraz, guk egindakoa errespetu falta da.

Euskarari eutsi zenioten eta jarrera landu bat izan zenuten.

Gu horrela bizi gara. Duela bi urte baino lehen seguru nago erdarara pasako nintzela; ez ahizpen arteko elkarrizketan, baina bai epailearekin. Orain bai, baina orduan ez nukeen edukiko bonbilla piztuta.

2016an Donostiako Egia auzoan egin zenuten Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenaz ari zara. Txandaka, astebetez euskara hutsean bizitzeko konpromisoa hartu zenuten.

Aste horretarako prestatzeko Emunek eskaintzen duen TELP ikastaroa egin genuen. Niretzat ikaragarrizko aldaketa izan zen. Ikuspegia aldatu nuen eta tresnak eman zizkidan. Egin genuen lehen hausnarketa: euskaraz bizitzeak ekartzen du nekea, haserrea, zailtasuna, lan bikoitza... Orduan, zer da errazena? Erdarara pasatzea. Bigarren hausnarketan aurreiritziez hitz egin genuen, nola nik erabakitzen dudan nork dakien euskaraz eta nork ez; azal koloreagatik, janzkeragatik, adinagatik... Ondoren tresnak eman zizkiguten kalean euskarari eusteko. Lasaitasuna adibidez: “Lasai, ez dakizu? Nik lagunduko dizut. Ez dakizu hitz egiten, baina ulertzen duzu?”. Haserrea kudeatzen ere ikasi genuen, eta aurkikuntza handiena jendearenagana irribarrez gerturatzea izan zen, norbera lasaitzen da eta bestea ere bai.

Ikastaroan ikasitakoa kalera eraman duzu bi urte hauetan.

Ikastaroa egin genuen guztiok hasi ginen horretan. Hauxe nire buruari esan nion lehen gauza: “Ikusiko duzu zein saltsatan sartuko zaren hemendik aurrera!”. Bada, ez nuen esperientzia txar bat bera ere izan. “Ahobizi”-aren txapa neraman paparrean eta azaltzen nien zer egiten ari ginen. Nire eskubidea baino, nire nahia zela azaltzen nien, eta jendeak ulertzen zuen. Ez da hala, orain gogoratu naiz esperientzia txar bat izan nuela. Bati dena azaldu nion eta esan zidan ez zitzaiola interesatzen.

Baina, orokorrean, jendeak asko eskertzen du berarekin esperientzia partekatzea, euskarara hurbiltzeko aukera ematea. Hor aurreko [Tabakaleran gaude] dendako langilea Ekuadorkoa da. Hasi nintzaion euskaraz eta berak esaten zidan erdaraz: “Nik ez dakit ezer!”. Eta nik: “Lagunduko dizut”. Gaur egun etorkinentzako Auzoko programara etortzen da, zenbakiak badakizki, eta kaixo eta agur erabiltzen ditu jendea agurtzeko. Konturatu da hizkuntza bat dagoela, hemengoa, eta aukerak ematen dituela. Badugu arazo hori, jendeak oztopotzat du euskara, ez aukeratzat.

Euskaraldia dator. Zuek Donostiako triatloi hartan esperientzia oso txarra izan zenuten. Zer esango zenieke parte hartzeko asmoa dutenei?

Gaur ekainaren 23a balitz gauza bera egingo nuke. Azaroan eta abenduan Euskal Herrian egitera goazena ikaragarrizko erronka da. Duela bi urte, Egiako esperientzia bukatu genuenean esaten genuen: “Hau Euskal Herriko herri guztietan egingo balitz?”. Amets bat zen. Euskaraldia egingo zela jakin nuenean oilo ipurdia jarri zitzaidan. Gure hizkuntza-jabetzan urrats erraldoia iruditzen zait. Hamaika egun esaten dugu, baina hamabigarrenean ez duzu ahazten, bonbilla piztuta gelditzen zaizu. Seguru nago esperientzia honek oinarri sendoa utziko duela hizkuntzaren garapenean. Zeren hizkuntzaren ofizialtasuna, erakundeek egiten duten lana, testuak bi hizkuntzetan… Bai, baina euskaraz bizi… ez. Klik bat egitea izango da. Klik bat, baina tresnak eskuan ditugula. Hau da, Euskaraldia baino lehen guk Egian egin genuen TELP moduko ikastaroak egingo dira. Zeren erraza da esatea, “astebetez euskaraz biziko gara”, baina hori nola egiten da? Tresnak behar ditugu.

Azaroaren 23 bitartean lan ederra izango dugu jendeari Euskaraldia zer den kontatzen, jendea animatzen eta gerturatzen. Betiere euskara aukera moduan aurkeztuta. Niri egokiagoa iruditzen zait norberaren eskubideaz hitz egitea baino guztiok euskara erabiltzeko dugun aukeraz hitz egitea.

“Ahobizi” eta “belarriprest” rolak asmakizun bikaina dira. Ez zaizu esaten besterik gabe: “Hitz egin euskaraz!”. Proposamen zehatza da eta gainera tresnak ematen zaizkizu joko horretarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Behatokiak uko egin dio “gaztelania sustatzea helburu duten” jardunaldi batzuetan parte hartzeari

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


NUPeko ikasleen %85,5ek uste du unibertsitatea ez dela “behar bezala ahalegintzen” euskarazko ikasketak bermatzeko orduan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-03 | ARGIA
Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du 2024ko txostenean

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Eguneraketa berriak daude