Euskaraz hitz egiteagatik Donostiako Emakumeen Triatloitik kanporatu dutela salatu du kirolari batek

  • Larunbatean Donostiako X. Emakumezkoen Triatloia egin zuten. Bertan hainbat epaileren partetik jarrera euskarafoboak salatzeaz gain, triatloiko epaileak euskaraz hitz egiteagatik lagun bat kaleratu zuela salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.

Emakumeen Triatloiaren hamargarren edizioa izan da aurtengoa. (Argazkia: Triatloi.org)

2018ko ekainaren 25ean - 17:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Hablad en Castellano", "Pues a mí me vais a hablar en castellano", "pues que se vayan a Cataluña y hablen en Euskera a ver qué les dicen", "por mis cojones que van a hablar en castellano", gisakoak esan zizkieten bi kirolariri.

Salaketa jarri duen kirolariak adierazi du bere ahizpak euskaraz egingo ziola esan ziola epaileari, honek "a mí me vais a hablar en Castellano" esan ostean.

Eztabaida txartel gorriarekin amaitu zen, kirolariak epaileari esan ostean proba amaieran hitz egin behar zutela. Hizkuntz Eskubideen Behatokian salaketa jarri dute. Jarraian osorik irakurgai salaketa.

Irutxuloko Hitzak Gipuzkoako Triatloi Federazioarekin hitz egin du eta hauek ukatu egin dute euskaraz hitz egiteagatik kanporatu zutela kirolaria. "Federazioaren arabera, epaileak gaztelaniaz hitz egiteko eskatu zion bi partaideetako bati, euskara ulertzen ez zuelako. Pertsona horrek, ordea, berak euskaraz hitz egingo ziola erantzun zion epaileari, eta hortik abiatutako eztabaidan tentsioak gora egin zuen momentuz momentu. Halako batean probako beste partaideak epailea mehatxatu egin zuela eta horregatik deskalifikatua izan zela azaldu dio federazioak hedabide honi", informatu du albistearen berri zabaldu duen Donostiako hedabideak.


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.