Nola biziberritu erakundeak?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berritzea da zahartzearen kontrako tratamendu bakarra. Heldutasun aroan bizi diren erakundeen artrosiaz jardungo dut oraingoan.

Erakundeen gainbehera. Animaliek bezala erakundeek ere, sortu berriak direnean, berezko indarra soberan daukate. Bide bat egin eta gero, aldiz, puntxa galtzen dute maiz, eta errutina apatiko batean sartzen dira. Lege naturala dirudi, jaioberritan saltoka eta heldutasunean mantso.

Zergatik moteltze hori? Nire ustez bi fenomenok bat egiten dute erakundeen bizitasun-galera horretan. Alde batetik, jatorrizko planteamenduak, epe bat igarota, distira galtzen du. Oharkabean, bigarren plano batera pasatzen da erakundeari sorreran zentzua eman zion ideia eder hura. Bigarrenik, nahiko biologikoa eta ebolutiboa dirudien zerbait gertatzen da: organizazio batek bere bizitzaren lehen fasea pasa eta gero, hazteari utzi eta geratu bezala egiten da; hortik aurrera, biziduna den izaki ororentzat bezalaxe, erakundeentzat ere, bere buruaren iraupena izango da helbururik inportanteena. Horregatik, gorputz-instituzional hori kontserbadoreagoa egiten da, batzuetan larregi, ametsa ahaztu arteraino. Biziraupena bai, baina instintu horrek ez luke estali beharko erakundearen txispa.

 

Erakunde bat
biziberritzeko lau eremutan eragin behar da batez ere.
Lehena: pasibitatearen kontzientzia hartzea

Irtenbideak. Erakunde bat biziberritzeko lau eremutan eragin behar da batez ere. Lehena aipatu dugu zeharka: pasibitatearen kontzientzia hartzea. Honatx beste hirurak:
    – Hurrena, eta inportanteena, proiektu berri bat edukitzea da, izaera ezberdina izan dezakeen egitasmo sendo bat. Azaldu dezadan. Organizazio bat biziberritzea apustu handia da. Beraz, zeregin horretan arrakasta izateko potentziala daukan estrategia bat behar dugu. Horregatik, logikoa dirudi, biziberritze prozesu hori gure barne-gogoak esnatuko dituen instintu batean oinarritzea. Nire iritziz, instintu hori da zerbait berria deskubritzeko daukagun berezko desioa. Pentsatzen jarrita, berritasuna atsegin dugu, bizitzaren edozein esparrutan erakartzen gaituen zerbait da.
    – Hirugarren aldagarria liderra da. Proiektu berria amets bihurtzen dakien liderra. Esan daiteke liderra eta proiektua imajinario zirraragarri bereko bi aldeak direla.
    – Laugarrena kolektiboaren epe luzeko formazioa eta informazioa da. Zertan? Erakundearen izateko arrazoian (zentzuan), baita honek dauzkan desafio eta proiektuetan ere. Horrela, izaki kontzienteagoak eta helduagoak izan ditzakegu, eta hori inportantea da, beste neurriekin batera, organizazioak behar duen elikadura orekatzen delako.  

Azken apunte bat: erakundeen biziberritze majikoak lortzeko azaleko errezeta batzuk ere ikusten dira han eta hemen. Baina ez dago laburbiderik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!