Francoren hezurrak mugitzeko lege-dekretua auzitara eramango du PPk

  • Espainiako alderdi eskuindarrek ez dute babestuko Sánchezen gobernuaren ekimena, Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko.


2018ko abuztuaren 23an - 10:21
(arg.: Wikipedia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostiralean da onartzekoa Espainiako Gobernua lege-dekretua, eta ondoren, Kongresuan bozkatuko dute. Orain arte aho txikiarekin aritu badira ere, asteazkenean Ciudadanos eta PP alderdietako bozeramaileek argi azaldu dute ez dutela lege-dekretua babestuko, abstenitu egingo dira. Areago, popularrek Konstituzio Auzitegira jotzeko asmoa erakutsi dute, lege-dekretuaren formula teknikoa aitzakia hartuta.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek uda hasieran iragarri zuen pronto zirela diktadore faxistaren hezurrak monumentutik ateratzeko, baina arazo legal ugari eta frankismoa defendatzen duen eskuin-muturraren oposizioa aurkitu ditu bidean. Francoren oinordekoek, esaterako, Espainiako erregimenak Vatikanoarekin bere garaian sinatu zuen konkordatua erabili nahi du ekimena eragozten saiatzeko.

Frankismo garaiko epaiak bertan-behera

Sinbolikoki Francoren gorputzarekin zer egin baino garrantzia askoz handiagoa duen urratsa emateko prest dagoela adierazi du Espainiako Gobernuak, Oroimen Historikoaren Legea aldatuz: frankismoko epai eta zigor guztiak bertan behera uztea.

Biktimen elkarteek aspaldi egindako eskaria da eta PSOEko bozeramaile Andriana Lastrak azaldu duenez dekretu hori ere kaleratuko dute, ERC alderdiarekin adostutakoaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
Eguneraketa berriak daude