Justiziari uluka

Espainiako epaitegietan justizia eskatzea eguerdian ilargi bila ibiltzearen parekoa da. Saia zaitezke, baina normalean ez duzu lortuko. Asko jota, otsoen uluak entzungo dituzu.

Ez da espainiar justiziak euskaldunak ez gaituela babesten, espainiar justizia sistema euskaldunon etsaia da.

Ez da espainiar justiziak emakumeak ez gaituela babesten, espainiar justizia sistema emakumeon etsaia da.

Ez da bakarrik botere banaketa ez dela existitzen, baizik eta epaileak eurek direla politika atzerakoienak iraunaraztearen arduradunak.

Enegarren sententzia injustuak Altsasuko gazteena eta La Manadako bortxatzaileena –bai, bortxatzaileena– izan dira. Batera gertatu direla-eta, batak bestearen proportzionaltasun eza eta besteak bataren neurrigabekeria agerian utzi dute. Tratu ezberdindu horretan, alabaina, ez dago interpretazio juridiko interesatu eta ideologizatua bakarrik. Espainiako Estatuaren eraikuntzaren zati batean baliatutako identitatea dago tartean. Identitate patriotiko, hantuste, autoritario, irrazional eta maskulinoa. Kultura oso baten parte da, eta La Manadakoak horren ordezkari dira. Euretako bat guardia zibila eta beste bat militarra izatea ez da inondik inora ere anekdota hutsa. Ez da kasualitatea. Kausalitatea da. Horregatik daude aske. “Euren” presoak direlako. Horren adibide da Espainiako telebista kate pribatuetan, botere faktikoen jitearen ispilu handi horietan, jo ta su ekitea La Manadako “mutilak” zuritzen eta Altsasuko “erradikalak” kriminalizatzen.

Baten batek pentsatuko du zerikusirik ez duten gauzak nahasten ari naizela, baina guztien oinarrian barneratutako sistema atzerakoi, autoritario eta patriarkal bera dago. Sinplifikazio bat eginez, espainiar kartzeletan ijitoak, euskaldunak, katalanak eta etorkinak daude/gaude. Horiek gara Estatuko subalternoak. Ez dago lekurik bortxatzaile, iruzurgile, lapur aberats edo torturatzaileentzat

Halere, aurretik ezagututako beste sententzia batzuen aldean, bi hauetan ezberdintasuna kaleko erantzuna eta sumindura kolektiboa izan da. Bietan ala bietan elkartasun olatua antolatuta zegoen sententzia jakin orduko. Jendea nazkatuta dago. Nazkatuta dago Euskal Herrian, baita Euskal Herritik kanpo ere, aipatu estatu-bilbadura horren zama gero eta pisutsuagoa baita gure mugetatik gaindi. Espainiako aparatuen partetik, ordea, errebindikazioei erantzuteko modu bakarra mano dura autoritario eta adoktrinatzailea da. Altsasukoei persona bat akabatzeagatik baino kondena luzeagoa jartzea, La Manadako bortxatzaileak askatzea eta Kataluniako eskaera soberanistari emandako erantzuna mundu eta Estatu ulerkera beraren adierazpenak dira. Baten batek pentsatuko du zerikusirik ez duten gauzak nahasten ari naizela, baina guztien oinarrian barneratutako sistema atzerakoi, autoritario eta patriarkal bera dago. Sinplifikazio bat eginez, espainiar kartzeletan ijitoak, euskaldunak, katalanak eta etorkinak daude/gaude. Horiek gara Estatuko subalternoak. Ez dago lekurik bortxatzaile, iruzurgile, lapur aberats edo torturatzaileentzat. Ez dadin esan gabe geratu, sistema makillatzeko eta zilegitasun ukitu bat emateko “euretako” bat sartu behar badute, luxuzko ziega atonduko diote pasa behar duen denbora apurra gozatzeko.

Orain artekoa irakurrita balirudike, esaterako, indarkeria matxista eta patriarkatua kontu espainola baino ez direla, eta, zoritxarrez, ez da horrela, ezta urrik eman ere. Euskal Herrian egunero jazartzen baikaituzte berdin-berdin emakumeok. Gauza bat argi daukat, ordea: egiazko demokrazia eta sistema judizial justuago bat eraikitzeko Espainiako epaitegien katetik askatzea da aukera bakarra. Espainian ezin da, Euskal Herrian saia gaitezke. Egitura zurrun horietatik at guztia baitugu irabazteko. Horregatik da hain inportantea sortutako haserre eta samin kolektiboa bideratzen jakitea eta errebindikazioen epizentroa Euskal Herriratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude