Sotheby's, Grezia eta jabetza legitimoa

  • New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Greziako Kultura Ministerioak lehenago ere oso argi zeukan artelanaren jatorria eta haren lehentasuna Antzinaroko obra lapurtuak berreskuratzea eta ondare historiko eta kulturala babestea da. Horregatik eskatu zuen joan den maiatzaren 14an enkantean saldu behar zuten eskulturatxoa erretiratzeko.

Enkante etxearen erantzuna ez da batere ohikoa, halakoetan gobernuekin objektuak itzultzea negoziatzen baitute. Sotheby’s-ek “bide berri bat” zabaldu nahi izan omen du, baina ondarearen espoliazioa bide zaharra da.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...