ARGIA.eus

2021eko urriaren 27a

Fiskaltzak artxibatu egin du LABek Hondalea artelana eraikitzeko kontratazioez jarritako salaketa

  • LAB sindikatuak Donostiako Udalaren aurka salaketa jarria zuen, Santa Klara uharteko itsasargian Hondalea eskultura lanerako kontratazioari lotuta. Sindikatuak irregulartasunak salatu zituen. Donostiako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gipuzkoako Fiskaltzak ez du irregulartasunik aurkitu administrazio prozesuan.

ARGIA @argia
2021eko irailaren 20a
Argazkia: Dani Blanco.

Udalaren oharrak azaldu duenez, erakunde publikoak eskulturaren exekuziori buruzko dokumentazioa eskura jarri zion Gipuzkoako fiskalburuari eta hark adierazi du ezin dela ondorioztatu Santa Klara uharteko itsasargiaren eraikineko obrak kontratatzeko prozeduran irregulartasunik egin denik. Fiskaltzak adierazi du “indarrean dagoen legeriara egokitu” zirela eraikuntza lanak eta beraz “ezin dela zigor mota bakar batean ere sartu”.

Salaketa artxibatuta, ez dago errekurtsoa aurkezteko aukerarik.

Eneko Goia Donostiako alkateak fiskaltzaren epaia jakinda gero adierazi du egiaztatuta geratu dela prozedura administratiboa "legezkoa, zuzena eta zuzenbidearen araberakoa" izan dela. Bestalde, udal langileen eta kontrol organoen jokabidea defendatu du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Eskultura  |  Donostia

Eskultura kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude