“Betirako” Nafarroan gordetzeko eskaera

  • Pompeluko togatusa Nafarroako Museoan dago ikusgai azken urtebetean, baina urte luzez galduta egon da bere pista. Duela 128 urte aurkitu zuten Iruñeko Alde Zaharrean, munduko aberats baten gordailuan egon da urte batzuetan eta haren jabetza estatubatuar batena da egun.


2023ko otsailaren 21an - 12:05

2024ra arte egongo da ikusgai Pompeluko togatusa eskultura preziatua Iruñean, baina baliteke atzera ere AEBetarako bidea hartzea. Foru Gobernuak, dena den, publikoki adierazi du “ondare patrimonial handiko” eskultura dela eta “Nafarroari dagokiola bere jabetza”. Horregatik, erabateko jabetza eskuratu nahi du Foru Gobernuak.

127 zentimetroko brontzezko eskultura erromatarra da Pompeluko togatusa, balio oso handikoa mundu osoan bakan batzuk baino ez daudelako –hamahiru antzerako eskultura, gehienak Pompeyan eta Ercolanon aurkituak–. Nafarroan aurkiturikoak ez dauka bururik.

Iruñeko Nabarreria kalean aurkitu zuten 1895ean eta orain gutxira arte ez da oso ondo jakin noren eskuetan egon den. Lehen hamar urteetan Iruñean eta Madrilen egon zela uste da, baina behin 1906ra helduta pista galdu zela dio Nafarroako Gobernuak, historiagileekin elkarlanean aztertuta. Datu bakanen bat jasotzea lortu dute: 1970eko hamarkadan Versaillesen egon zen eta 1985ean AEBetarako bidea hartu zuen. Duela bost urte New Yorken topatu zuten erakusketa pribatu batean.

Munduko aberatsen baten gordailuan

John Werner Kluge XX. mendeko enpresari aberatsarena izandakoa da Pompeluko togatusaren eskultura.

John Werner Kluge, XX. mendeko enpresari aberatsa.

Werner Kluge Alemanian jaio zen 1914an, eta AEBetara emigratu zuen garai hartako alemaniar askok bezala, gerra testuingurutik ihesi. Ikus-entzunezkoen munduan murgildu zen hasieratik; telebistan lehenik, irrati-kateak erosten ere bai, eta zineman azkenik. Besteak beste, zinema-industriako 20th Century Fox eta telebista linealeko Fox Television Network konpainien hastapen prozesuetan parte hartu zuen, buru izan gabe baina akzioen jabetzak edukita. Forbes aldizkari entzutetsuak AEBetako pertsonarik aberatsena izendatu zuen 1989tik 1991ra.

Galduta zegoenaren ustea irauli zuen susmoa 2015ean heldu zen Estatu Batuetatik: bost urte lehenago enkante batean jarri zuten eskultura, baina ez zuen inork erosi. Jabetza norena zen ez zegoen argi dokumentu haren arabera, ezta eskultura hura zen ere. Enkantean zehazten zenez, “Galiatik” zetorren. Ordurako, jakina da, Werner Kluge-ren familiak bere jabetzatik askatu zuela pieza preziatua.

Harrezkero, Nafarroako Gobernuko Museo Zerbitzuak egindako ikerketek baieztatu dute Pompeluko togatusa dela pieza hura eta New Yorken dagoela jabetza, bildumagile aberats baten etxean. Ez da inoiz lortu obraren jabetza Nafarroara ekartzea, baina epe luzeko mailegu baten bidez Iruñean dago ikusgai 2022etik 2024ra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskultura
2024-02-25 | Hedoi Etxarte
Chillida izan beharraz

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren kontura, ideologia guztietako hedabideetan hagiografiak izan dira nagusi eta ez da inolako aipamenik egin bere “gaztaro falangista ultra eta erradikalaz”.


Mañariako grisa

1970eko hamarkada hasieran, Robert Smithson artistak bogan zegoen arte minimalista auzitan jarri eta artea paisaian eta naturan bertan egin zitekeelaren ideia zabaldu zuen. Hartara, sortze-ideia horri segika, lursailean prestakuntzak egiten hasi zen hainbat artista, beren... [+]


“Gure herria matriarkalista da eta beste nortasun bat eman nahi izan diet eskulturei”

Xabier Santxotena Alsua (Bozate, 1946) eskulturagilea da. Egurra du lanabes, eta pieza erraldoiak egiten ditu. Buru-belarri dabil uneotan emakumeei eskulturen bidezko aitortza egiten. Agota dela dio harro, “egurraren gremio edo kolektibokoa”. Jorge Oteiza... [+]


Buru-belarri, burugogor!

Bilatzeak, etengabe bide baten bila abiatzeak, nahi zein espero ez duguna aurkitzea dakar. Artista bat bilaketa gose hori elikatu beharrean dago bere espiritua bizirik mantendu nahi badu. Burugogorkeria handia ere beharko du bere ibilerak. Bide berriak bilatu, azalberritu eta... [+]


Ertibil 22

Arte-lehiaketen aurrean hainbat kontraesan sortzen zaizkit. Alde batetik, artistak eta artelanak lehiakortasunaren dinamikaren barruan kokatzen dituzte, artearen izaera eraldatzaile eta kolektiboa alde batera utziz eta logika merkantilisten barruan kokatuz; baina ezin uka,... [+]


Eguneraketa berriak daude