“Bertan bizi direnak gaixotzen dituena, eraikin gaixoa da”

  • Laister hasiko da Agotzenea egitasmoa itxura hartzen: Ander Magallon eta Urtzi Arrieta  gazteek bultzatuta, ekohezkuntza zentru bat eraikiko dute Zubirin, Nafarroan. Bioeraikuntza ikastaroa eskainiko dute uda osoan, eta bertako ikasleek lagunduko dute eraikuntzan. María Figols (Zaragoza, Espainia, 1981) izango da ikastaro horretako formatzaileetako bat. Ez da alferrik arloko ahots kualifikatuenetako bat.

"OMEren arabera, eraikin batean bizi direnen %20ak sintoma beretsuak agertzen dituenean, eraikina gaixo dago". (Arg.: Josu Santesteban)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zer da bioeraikuntza?
Bioeraikuntzak zentzua ematen dio eraikuntzari, arkitektura tekniko eta konbentzionala humanizatzen du, eta arkitektura tradizionala errespetatzen du. Eta hori guztia, bere jarduerak gure planetan eta eraikinetan bizi garenon osasunean duen talka kontuan hartuta. Bioeraikuntzak gizakiak bere inguruko eraikinekin dituen harremanak aztertzen ditu. Izaera integrala du: etxe bat eraikitzeko behar diren materialak hartzen ditu kontuan, baita hura eraikitzeko tokia ere.

Zein neurritan eragin dezakete eraikinek gure osasunean?
Zaila da zehaztasunez hitz egitea, pertsona bakoitzak sentsibilitate ezberdina baitu, baina alergiak, hipersentsibilitateak eta ingurugiro gaixotasunen kasuak hazten doaz, eta faktore komunak dituzte: atmosferaren kutsadura, aldaketa klimatiko antropogenikoa, erradiazio ez ionizatzaileenganako esposizioa, kimika sintetikoz egindako produktuak... Gure egunerokoan aurki ditzakegun eragile kutsakorrak dira, eta horietako batzuk gure eraikinetan daude, bai erabili diren materialengatik, bai mantentze eta aireztatze lan eskasak egin direlako baita bestelako eraikuntza patologiengatik ere.

Izan ere, gure denboraren ia %90 ematen dugu eraikinen barruan.  
Bai, hori dio OME Osasunaren Munduko Erakundeak. EPAk (AEBetako Ingurugiro Babeserako Agentzia), gainera, zera dio: eraikinen barruko airea kanpokoa baino 3-5 aldiz kutsatuago dago. Beraz, ziurtatua dago elementu kutsakorrenganako esposizioa. Gainera, naturarengandik urruntzen goaz, eta natura da gure organismoa erregulatzen duena. Beraz, geroz eta tresna gutxiago dugu defentsarako.

Kontziente al gara horretaz?
Orokorrean, ez. Gure eguneroko estresantean, ingurugiroarekiko harremana ez da lehentasuna izaten. Sektoreari, gainera, ez zaio interesatu izan airearen kalitateaz, erradiazioez edota eraikuntza materialek isurtzen dituzten sustantziez hausnartzea. Gure etxeen azaleko edertasunaz arduratu izan gara, eta material naturalen erabilera hippien txabolekin, antzinako eraikinekin edo ordaindu ezin ditugun goi mailako etxeekin lotu ohi dugu. Baina ez da hala: eraikin eder batek barrutik eta kanpotik behar du ederra, eta horretarako ezinbestekoa da osasungarri izatea. Horrek, berez, ez luke kostu handiagorik eragin beharko.

Argazkia: Josu Santesteban

Zer da eraikin gaixo bat?
Bertan bizi direnak gaixotzen dituena. OMEren arabera, eraikin batean bizi direnen %20ak sintoma beretsuak agertzen dituenean –arnas bideen lehortze eta narritadura, azalaren eta begien narritadura, buruko mina, nekea, hotzeriak– eraikina gaixo dago. Zentralizatutako aireztatze sistemak, akabera sintetikoak, hezetasun erlatibo baxua, hermetismo handia eta mantentze desegokia duten eraikinak dira.

Eta zer da eraikin osasungarri bat?
Osasuna ez da gaixotasunik eza, ongizate fisiko, mental eta sozial osoa baizik. Beraz, eraikin osasungarria osasuna ematen diguna da, ez bakarrik gaixotzen ez gaituena. Eraikin osasungarri batean, arkitekturak, ubikazioak, inguruarekiko harremanak eta materialek konforta, ongizatea, eta hortaz, osasuna eskaini beharko lukete. Ingurugiroarekiko errespetuz eraikitakoak dira. Bizitzarako pentsatutako, eraikitako eta habitatutako eraikinak.

Izatez, ez da ezer berririk. Arkitektura tradizionala berreskuratzean datza.
Hori da. Bioeraikuntzak herri arkitekturan erabili ohi diren materialak berreskuratzen ditu, gaur egungo beharretara egokituz. Eraikuntzak motor ekonomiko gisara izandako hazkundeak eraikuntzarako epeak aldatzea ekarri zuen, etekinak bizkortuz. Eraikitzeko artetik hormigoi armatura pasa ginen, obra handietara, garapen teknologiko handietara, naturak ematen dizkigun materialak alde batera utziz. Ahanzturak gainbeheran doan ondare tradizionala utzi du, itxuraz balorerik ez duen iragana aurkeztuz, eta modernitatearen eta aurrerapenaren itxurak eginez. Baina errealitatea da gure eraikuntza tradizioa bizirik dagoela, aberatsa dela, eta bere iragana izateaz gain, balio handia duela orain eta etorkizunean.

Bioeraikuntza mendiko txabolarekin lotu da. Irudi hori aldatu nahi duzue.
Egia da modu horretan egindako etxe txiki asko daudela mendian eta landa eremuan,  errazagoa izan delako ingurugiroarekin lotura hori nahi duten promotore pribatuak aurkitzea. Baina bioeraikuntza batez ere hirian da beharrezkoa, han behar delako osasuna, lurra eta ingurune naturala berreskuratu. Horregatik behar du garaikidea izan. Bioeraikuntza, izan ere, ez da joera estetiko bat, bizileku osasungarri, eraginkor eta jasangarri baten beharra baizik. Eta bat dator joera estetiko garaikideekin. Beraz, mendiko txabola bat egin dezakegu, baina baita etxebizitza eraikin bat ere, hiri erdian. Natura bera da mugak jartzen dituena.

Eskuak lokatzetan

“Nire ama etxea margotzen ari zela intoxikatu zen, margoaren lurrunarekin. Susto hutsa izan zen, baina orduan hasi nintzen arkitekturaren beste ate batzuk jo eta eskuak lokatzetan sartzen. Literalki: lurrarekin lan egiten hasi nintzen, arkitektura tradizionalari buruz ikasten, eta ekologia eta osasunari buruz hausnartzen. Pirinioetan bioeraikuntzan aritzen zen aparejadore batekin hasi nintzen lanean, Carmenekin. Gero, ni Indiako Auroville Earth Institutuan nintzen bitartean hil zen: martxan utzi zuen obraren bat edo beste, eta hartu egin nituen. Egun, bioeraikuntzaren irakaskuntzan dihardut, eta Espainiako Baubiologie Institutuko lehendakariordea naiz. Zaragozako La Almunia Unibertsitatean diplomatu nintzen arkitektura teknikoan”.


Azkenak
“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


2025-07-21 | Behe Banda
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Eguneraketa berriak daude