'Ius Osculi', emazteak edan ez dezan

  • Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera, Romulok, hiriaren fundatzaileetako batek berak, Ius Osculi (musu emateko eskubidea) izeneko legea jarri zuen indarrean, beste arau askorekin batera. Lege horren arabera, emakume ezkonduek, egunero, senarrari ahoan musu eman behar zioten.

Erromako hiria fundatzearekin bat, Ius Osculi edo musu emateko eskubidea 
jarri zuten indarrean. Praktikan, alkoholemia kontrol sexista modukoa zen (Louvre).
Erromako hiria fundatzearekin bat, Ius Osculi edo musu emateko eskubidea jarri zuten indarrean. Praktikan, alkoholemia kontrol sexista modukoa zen (Louvre).

Ez zen hura senar-emazteen arteko harremana derrigorrez estutzeko neurri bat, emakumeei nolabaiteko alkoholemia kontrola egiteko bidea baizik: gizonak hatsean antzemango zion emazteari ardoa edan zuen ala ez.

Lehen erromatarrentzat (gizonezkoentzat) alkoholaren kontsumoa eta adulterioa guztiz lotuta zeuden (edaten zutenak emakumeak zirenean soilik). Horregatik emakumeek debekatuta zeukaten alkohola kontsumitzea. Derrigorrezko musuen bidez kontrolatzen zuten hori eta, senarraren alkoholimetroa beti nahikoa ez zenez, Ius Osculi legeak jasotzen zuen haren senitartekoek ere emazteari musu eman behar ziotela, hasierako emaitza positiboa ala negatiboa berresteko.

Emaitza positiboa zenean zigorra senarraren esku geratzen zen: jipoia, zapuztea… edo heriotza. Valerio Maximok dio Egnazio Mezenio izeneko erromatar batek emaztea kolpeka hil zuela ardoa edateagatik. Eta idazleak esaldi honekin justifikatzean zuen zigorra: “Ardo egarriz dagoen emakume orok bertuteari ateak ixten dizkio, eta bizioei ireki”. Eta Plinio Zaharrak azaldu zuenez, alkohola edandako emakumeak maiz gela batean giltzaperatu eta hantxe gosez hiltzen uzten zituzten.  

Denboraz, lege zurruna lasaitu zen pixkanaka eta erromatar emakumeei Bakoren plazerraz gozatzeko baimena eman zieten. Baina edateagatik heriotzara ez kondenatzeak ez zuen esan nahi ondo ikusia zegoenik. Bi mila urtetik gora igaro dira eta alkohola edaten duten emakumeei musu emateko edo nahi beste egiteko eskubidea dutela uste dute askok oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Eguneraketa berriak daude