Nola kontatu nortasuna

Izenbururik gabe (autopotreta), 2011. Boligrafoa fotomatoi gainean. 6 x 6 cm.
Izenbururik gabe (autopotreta), 2011. Boligrafoa fotomatoi gainean. 6 x 6 cm.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tabakalerak, ireki berritan, jende askorentzat ezezagun samarrak ziren artistak bildu zituen erakusketa batean: Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral. Abizenak jarrita, artistak berreskuratu nahi zituzten, gaurko egunera ekarri, haien lana erakutsi, nor direla aitortu. Fitxa osatzen dute bertatik pasatzen diren artista guztiekin, ez da gutxi.

Hala dio Gema Intxaustiren fitxan: “Hasierako obrak, garbiketako zapiz eginak, eta zelozko piezak, euskal testuinguruan laurogeita hamarreko urteetako eskulturaren lengoaien berrikuntza markatu zuten proposamenen artean koka daitezke. Geroago, Gemaren obrak ukitu narraziozkoagoa hartu zuen, zine, musika edo literaturako erreferentziei oso leku garrantzitsua eman baitzien.”

Artistek elkarrizketa pribatuetan goraipatzen duten artista da Gema Intxausti Miangolarra (Gernika-Lumo, 1966ko irailaren 9a). Artelekun ibili zen 90eko hamarkadaren hasieran, baina gero kanpoan egin ditu urte asko.

Madrileko Atocha geltokiko fotomatoian atera zuen argazki hau.

Eremuak aldizkariaren 4. zenbakian, elkarrizketa egin zion Beatriz Herraezek. “Nire bizitzan, bidaia etengabea izan da. (…) Bidaiaren ideia hor egon da beti, txikitatik. Niretzat, gure ingurutik harago zeuden leku haiek garrantzitsuak ziren, baina orduan ez nekien zergatik. Nire ustez, lurraldeak gutako bakoitzaren nortasuna markatzen du, baina ez naiz horrekin eroso sentitzen. Hurbilago sentitzen dut bidaiari lotutako nortasun baten ideia, hori, nolabait, arinagoa izango balitz bezala. Horri esker, leku bati eta haren iraganari lotuta egon gabe sortzen diren esperientzia pertsonalekin bat egiten dut. Neure buruari galdetzen diot nolakoa izango litzatekeen lurralderik gabeko nortasun batez pentsatzea”.

Baita nik ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
2024ko urtarrilaren 28
Isabel Azkarateren lana, tabkle
Kliska bakarreko argazkilaria

2023ko urriaren 11
Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

2023ko abuztuaren 29
Gabrielle Duplantier (argazkilaria):
"Argazkiekin ez nabil errealitatea harrapatzeko bilaketa batean"

2023ko abuztuaren 1
Klima larrialdi globala iruditan
Urtze Aroa

Eguneraketa berriak daude