2023-05-26 09:08

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 93 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2022koak hautatu berri dituzte bozketa bidez. Hauek dira sarituak:

  1. Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo), koartzatxo txiki (Egretta garzetta) eta ipar-ahatea (Mareca strepera) Taudaha lakuan, Katmandutik gertu, Nepalen.

    Prasan Shrestha / CC-BY-SA 4.0

     

  2. Etiopiako Banna leinuko haurrak, gorputz-pintura tradizionalarekin, zurezko trikimakoekin jolasten.

    WAVRIK / CC-BY-SA 4.0

     
  3. Izar gazteen sorrera Kreazioaren Zutabeetan, James Webb espazio-teleskopioaren hurbileko infragorri kamerak egindako argazkian.

    NASA, ESA, CSA, STScI / Domeinu publikoa

     

  4. Aurora polarra Víkurkirkja elizaren gainean (Vík í Mýrdal, Islandia)

    AstroAnthony / CC BY 4.0

     

  5. Marigorringo zazpittitta (Coccinella septempunctata), Alemaniako Viernheimer Waldheide kontserbazio bereziko eremuan.

    Stephan Sprinz / CC BY 4.0

     

  6. Neguko goiz lainotsu bat Bangladeshen.

    Abdul Momin / CC BY-SA 4.0

     

  7. Labar kosmikoak Gila nebulosan. James Webb espazio-teleskopioak hartutako lehen argazkietako bat.

    NASA, ESA eta CSA / Domeinu publikoa

     

  8. Lockheed Martin F-35 Lightning II hegazkina erakustaldi batean.

    AEBetako Aireko Armada / Domeinu publikoa

     

  9. Bi garrano zaldiren arteko borroka Portugalgo Penea-Gerês Parke Nazionalean.

    Norberto Esteves / CC BY-SA 4.0

     

  10. Eguzki-irteera Karpatoetako Parke Nazionalean, Ivano-Frankivsk-eko Oblast-ean, Ukrainan.

    Vitalii Bashkatov / CC BY-SA 4.0

     

  11. Ascaris ar baten zeharkako ebakidura baten irudi mikroskopikoa; nematodo parasito bat.

    Massimo brizzi / CC BY-SA 4.0

     

  12. Txori ehule burugorri ar bat habia eraikitzen, Kenian.

    Charles J Sharp / CC BY-SA 4.0

     

Gehiagoren gogoarekin geratu bazarete, 2022ko 56 finalistak edo aurreko edizioetako irabazleak ikusi ditzakezue.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest! Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera.