Asbestoa 'ad infinitum'

  • Suitzan bizi den Maria Roselli kazetari italiarraren “Asbestoaren gezurra” liburua 2007an argitaratu zen lehen aldiz alemanez, ondoren gazteleraz, ingelesez... Arrakasta itzela izan du, amiantoaren biktimen erretrato zehatza emateaz gain, lehengo eta oraingo asbestoaren industriaren interesak oso ondo deskribatzen dituelako. Segidako  testuan, liburuaren epilogoaren laburpena duzue.

Indian amiantoz egindako teilatua jartzen 2011n. Everest Asbestos Cement irakur daiteke teilen itsasgarrietan, egun abestoarekin lan egiten duen enpresa ugarietako bat. (Arg.: Wikimedia Commons)

Tamalez, asbestoa ez da kuriositate historiko bat. Inork egiatan pentsa zezakeen herrialde industrializatuetako biktimen kopuru ikaragarria nahikoa litzatekeela zuntz hilgarria komertzio globaletik ateratzeko. Baina guztiz kontrakoa da. (…) Amiantoaren kontsumoa esponentzialki handitu da garapen bidean dauden herrialde askotan. Nolabaiteko lehiaketa dago Mendebaldeko herrialdeetako debekuaren aurrean abantaila lortzeko. Baina kostuaren ondorio ere bada: asbestoa bere ordezkoak baino askoz merkeagoa da! (…)

Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) kide diren herrialdeen %73an asbestoa prozesatzea eta erauztea oraindik baimenduta dago eta %36an oraindik oso aktibo. OMEren arabera 125 milioi pertsona daude mundu osoan amiantoaren eraginpean euren lanpostuetan. Ordaindu beharreko giza prezioa izugarria da. (…)

Herrialdeotako asbestoaren tragediaren errua ez da soilik eskrupulorik gabeko enpresena –itxurak egiten zituzten segurua zela esanez, baina inork baino hobe zekiten ez zela horrela–, baita nazioarteko erakunde handiena ere. Amiantoaren konpainia multinazionalen propagandak itsututa daude erakundeok, zenbait herrialdek lehen debekua ezarri eta urte mordo bat geroago ere. Asbestoaren lobbyak trikimailu zaharrak erabiltzen segitzen du garapen bidean dauden herrialdeetan, irtenbide bat bilatzeko prozesu politikoan eragiteko: oraindik badaude ikerketa “zientifikoak” diotenak krisotiloa (amianto zuria) ez dela kaltegarria.

Asbestoaren lobbyak trikimailu zaharrak erabiltzen segitzen du garapen bidean dauden herrialdeetan, irtenbide bat bilatzeko prozesu politikoan eragiteko: oraindik badaude ikerketa “zientifikoak” diotenak krisotiloa (amianto zuria) ez dela kaltegarria

Hala, oraindik posible da gobernu batek “erabilera kontrolatuaren” gezurra irenstea, eta konpainia suitzarrek bere garaian zabaldu zuten amianto ustez seguruaren ipuinak hedatzen jarraitzen du burugogor. (…)

Asbesto zementuaren langileen tokiko “sindikatuak” paper ulergaitz eta zalantzazkoa jokatzen ari dira tragedia honen hurrengo atalean. Adibide bat: OMEk eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak 2006an amiantoa debekatzeko kanpainari babesa eman ziotenean, Errusia, Errusia txuria, Azerbaijan, Kazakhstan, Kirgizistan, Ukraina eta Tajikistango amianto zementuaren sindikatuek Krisotiloaren Sindikatuen Aliantza izeneko erakunde-aterkia sortu zuten, antza, fibrozementuaren konpainiak “zientifikoki gezurra diren erasoetatik” babesteko eta etor zitezkeen debekuak bertan behera uzteko. (…)

Mukizapiak asbestoagatik babesteko

Laneko osasun onena duten herrialde industrialetan “erabilera kontrolaturako” neurriak ez badira egingarriak, nola funtzionatuko dute substantzientzako mugarik ez dagoen beste herrialdeetan? (...)

Gaur egun asiar herrialde gehienetan jendea asbestoa prozesatzen ari da inolako babesik gabe: Txinan, etxean lan egiten dutenek –normalean nekazariak eta haien emazteak– euren egongelan sailkatzen dituzte amianto zuntzak eta ondoren fabrikara bueltatzen dituzte han prozesatzeko. Indiako fabriketako langileek asbesto zakuak labanaz moztu eta eskuz irekitzen dituzte, gero zuntz konpaktatua egurrezko mailu batekin hausten dute zementuarekin nahastu aurretik. (...) Ehunka mila ari dira lanean, ahoa mukizapiekin soilik estalita dutela.

Gaur egun asiar herrialde gehienetan jendea asbestoa prozesatzen ari da inolako babesik gabe: Txinan, etxean lan egiten dutenek –normalean nekazariak eta haien emazteak– euren egongelan sailkatzen dituzte amianto zuntzak eta ondoren fabrikara bueltatzen dituzte han prozesatzeko.

Rotterdameko Hitzarmenaren esperantza

Zer egin daiteke amiantoaren erokeria gelditzeko garapen bidean dauden herrialdeetan? Amiantoaren kontrako aitzindari eta urte askoz Asbestoa Debekatzeko Nazioarteko Idazkaritzako koordinatzaile izan den Laurie Kazan-Allenek uste du pauso garrantzitsu bat izango litzatekeela krisotiloa 1998an onartutako Rotterdamgo Hitzarmenean sartzea. (...)

Baina hitzarmenaren arabera garapen bidean dauden herrialdeek blokeatu dezakete modu seguruan erabili ezin dituzten produktuen inportazioa (...) eta asbestoaren gezurrak bizitzari heltzen dio egoskor, en aeternum, suntsiezin eta betiereko.

[2017an seigarrenez ukatu zuten krisotiloa edo amianto zuria Rotterdamgo Hitzarmenaren gai kutsagarrien debeku zerrendan sartzea, India, Errusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Siria eta Zimbabweren eskariz].

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude