Gure literaturako gabezietako bat komikigintzan dugula esango nuke. Komikiak irakurtzeko oso tradizio txikia dugu (Hegoaldean) eta oso gutxi dira genero honetako argitalpenak euskaraz; horregatik eskertzekoa da Astiberri komiki-etxe bilbotar ezagunak eginiko apustua eta esfortzua beren lan batzuk euskaraz ere argitaratzen.
Waluk dugu azken ekarpena arlo horretan. Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen artean eginiko elkarlanetako bat, hain zuzen. Ruizen gidoia eta Mirallesen irudiak dituen lan honek hitzaurre bat du hasieran, Ruizek egina, eta bertan galdera bati heltzen dio gidoilariak: “Zein duzu animalia gogokoena?”, eta hainbat animaliaren kontuak aipatu ondoren Ruizek zera diosku: “Ez dut nahi Artikoko hartzak desagertzerik. Hartz zuria da nire animalia gogokoena”.
Eta Artikoko hartz-kume bat, Waluk, dugu istorio honen protagonista. Izotzetan eginiko zuloan etorriko ez den amaren zain dagoen hartz-kumea. Eta zulotik irten ondoren munduari, mundu basati eta gogorrari aurre egin beharko diona. Hasieran bakarrik eta geroago Eskimo hartz handiaren ondoan.
Animalia eder eta handi hauen eguneroko bizitza ageri zaigu Waluk honetan; nola ibili behar diren elikatzeko, etsaiei eta bestelako animaliei nola egiten dieten aurre, gizakion presentziak nolako eragina izan duen beren lurraldean. Kutsadura, turismoa, suntsiketa edo zientzialarien ikerketa agertuko zaizkigu, besteak beste, istorio entretenigarri eta gomendagarri hauetan. Abenturaz beteriko istorioetan, izan ere, egoera oso ezberdinetan, gosez, jolasten, preso… ikus baitezakegu gure pertsonaia.
Egia da animaliak direla liburu honetako protagonista nagusiak, baina animalia horien bidez, edo animalia horiei esker esan beharko genuke, gizakion jokabideaz egin dezakegu gogoeta. Lurra, Artikoa kasu honetan, nola hondatzen ari garen ikus dezakegu hartzen begiei esker, hartzen gogoeta eta jokabideei esker.
Baita nola aldatzen ari diren animalia horiek gizakion ekintzen eraginez ere. Bego Montoriok ederki itzulitako liburu hau (2011n argitaratu zen etxe berean gaztelaniaz) Astiberri etxearen komiki kate baten hamargarren maila dugu. Gero eta luzeago eta osatuago izango den katea!
Ahanzturaren leizea
Paco Roca eta Rodrigo Terrasa
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2024
------------------------------------
Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]