Fikzioa euskararen territorio libre

  • Paul Urkijoren pelikula berrian, pertsonaia bakoitzak hizkera bat darabil, istorioaren aberasgarri. Arabako euskara zaharra ere berpiztu dute. Film luzea martxoaren 2an emango dute lehen aldiz.

Hika, zuka eta berokika erabili dituzte filman, baita erregistro kolokiala eta jasoa ere, eta euskalkiak.
Hika, zuka eta berokika erabili dituzte filman, baita erregistro kolokiala eta jasoa ere, eta euskalkiak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Paul Urkijoren lehenengo film luzeak, Errementari-k, ikus-entzuleen irudimena kitzikatzen du, Patxi Errementariaren ipuinean oinarritutako istorio fantastikoa baita. Misteriozko giro berezi horri indarra emateko tresna da hizkuntza bera ere, euskara alegia. Pertsonaia batzuek Arabako euskaraz hitz egiten dute, beste batzuek batuan... nahasketa bitxi bezain eraginkor horrek toki eta garai urrunetara garamatza eta, gainera, pertsonaien arteko aldeak nabarmentzen ditu. Berdin hitz egin behar al dute herritar xume batek eta diputazioko komisario arranditsuak? Errementari-n, behintzat, ez.

Jatorrizko gidoia Paul Urkijok berak idatzi duen arren, Gorka Lazkano itzultzailea arduratu da hizkuntza kontuez. Hasieran euskara batuan behar zuten hitzak beste kolore bat hartzen hasi ziren. “Arabako euskara erabiltzea proposatu zidan Gorkak eta ukitu interesgarria iruditu zitzaidan”, kontatu digu Urkijok. “Argi nuen euskara zahar bat behar nuela, istorioa XIX. mendean girotuta dagoelako”. Arabako Mendialdean kokatutako filma izanik, behinola Araba ekialdean hitz egin zen aldaeran oinarritzea izan zen asmoa, Lazkanok azaldu digunez: “Ekialdeko idazki zahar batzuekin moldaketa batzuk egin eta hizkera ulergarri bat sortzea posible zela ikusi genuen”. Sabando herriko Joan Bautista Gamizek XVIII. mendean idatzitakoa izan dute oinarri: “Istorioaren garaira eta tokira gehien hurbiltzen dena da”.

Koldo Zuazo hizkuntzalariari aholkua eskatu zioten, Arabako euskararen ezaugarriak berreraikitzen aritu baita 1989tik. Makina bat testu eta lekukotza zahar aztertuak ditu, tartean Gamizen 238 bertsoak. Ia hiru hamarkadako lanaren ondoren, bere jakin-mina oraindik ez duela “ase” kontatu digu hizkuntzalari eibartarrak. Hark idatzitako Arabako euskara liburua izan da Gorka Lazkanoren itsasargia, pertsonaiak arabarrez mintzatzen jartzeko esperimentuan. Gainera, Zuazok gidoia irakurri zuen eta iradokizunak egin zizkien. “Koldoren ekarpenarekin argiago ikusi nuen dena, batez ere aditzari dagokionez –dio Lazkanok–, hasieran Arabako ezaugarri gehiegi sartu nituen eta berak esan zidan batzuk alboratzeko; lastoa eta alea bereiztea bezala izan zen”.

Deabrua hizketan

Euskara batuak ere badu lekua Errementari-n. Hizkera estandarra, zaindua eta jasoa denez gero, pelikulan agertzen diren zenbait pertsonaiarentzat egokiagoa da, euskalkiak ez baitu horiekin “funtzionatzen”, Lazkanoren arabera. “Instituzioetako pertsonaiek eta deabruak hizkera landua, teatrala behar zuten eta horretarako batua zen aproposena”, gaineratu du Urkijok. Deabruaren esaldi apokaliptikoak, esaterako, batuan jarri dituzte.

Beste aukera batzuk aztertu zituzten (euskañola kasu), baina “gustura” geratu dira batua aukeratu izanarekin. Orain dela 150 urte euskara baturik ez zegoen, baina, Lazkanok ohartarazi duenez, diputazioko ordezkari batek euskaraz egitea ere ez da oso errealista. Zinemaren magia da hori. Gainera, Ramon Agirre eta Eneko Sagardoi aktoreek euskara batua “oso modu naturalean” darabiltela azpimarratu du.

Narratzaileak, ordea, Ataungo euskaran hitz egiten du, Patxi Errementariaren ipuina bildu zuen Joxemiel Barandiarani omenaldia egiteko. Hori gutxi ez, eta beste euskalki batzuk ere erabili dituzte, informazio gehigarria emateko, Lazkanoren arabera: “Adibidez, Gotzon Sanchezen pertsonaiak, herriz herri salerosketan dabilen kinkilariak, Oiartzualdeko hizkera bat egiten du, hori nahikoa izan liteke jakiteko hura ez dela herrikoa”.

Euskararen aldaerekin sortutako jokoak istorioa “aberastu” egiten duela uste du Lazkanok. Alde batetik erabili dituzte trataerak (hika, zuka, berorika), bestetik erregistroak (kolokiala, jasoa), eta azkenik, euskalkiak. “Pertsonaiei izaera ematen diete, pelikula janzten laguntzen du”. Koldo Zuazo bat dator horretan: “Ezin ditugu denak berdin hitz egiten jarri, ez da benetakoa. Errementari-n Arabako herri txiki bateko bizilagunak agertzen dira eta haiekin batera abadea, diputazioko ordezkaria, deabrua... bidezkoa da bakoitzak bere modura hitz egitea”.

Aldaera ezagunak

Paul Urkijo zuzendariak garbi du halako ezaugarriek eragina dutela filmaren izaeran, are gehiago fantasiazkoa izanik. “Testura bitxia ematen dio, euskaraz dakigunok berehala ohartzen gara zerbait berezia dagoela”, dio zuzendariak. Berezia baita, zinez deigarria Errementari-ko euskara, baina ulergarria era berean. Arabako euskara birsortzean baldintza hori izan dute gogoan uneoro. “Ez da izan defuntu bat berpiztea bezala, hartu ditugun ezaugarri gehienak gaur egun toki askotan erabiltzen dira”, dio Lazkanok.

“Euskaldun gehienentzat ezagunak dira erabili ditugun aldaerak, batzuetan Mendebaleko euskararen antza hartzen zaio, beste batzuetan Goierrikoa, Burundakoa... nahasketa bitxia da”. Hona behinolako Arabako euskaratik hartutako ezaugarri batzuk: Hitz amaierako –a –ea bilakatzea (alaba-alabea), partiziopioko –i kentzea (ikus dot), hartu egizu (ezazu-ren ordez) eta abar.

Aditza osorik berreraikitzea nahasgarria izango zelakoan, Urdiaingo formak erabili dituzte, Koldo Zuazok hala aholkatuta. “Arabako euskararen gainean gauza asko dakizkigu, baina ez ditugu guzti-guztiak ezagutzen eta aktoreek, eroso lan egiteko, hizkuntza oso bat behar dute”, zehaztu du Zuazok. Hori konpontzeko Urdiainera jo dute. “Nafarroan dago, baina argi ikusten da hango bizimodua Arabarekin lotuta egon dela”. 

Lazkanoren ustez, “zeharka, hizkuntzalarien ikerlanak entretenimenduaren bidez dibulgatzeko balio du, eta Arabaren eta euskararen arteko lotura historikoa erakusteko”. Zuazok dio “poz handia” hartu duela berak urte luzez ikertutako hizkerak zineman entzungo direlako. Lazkanoren lana, Urkijoren jarrera eta aktoreen profesionaltasuna “eskertzekoak” izan direla gaineratu du.

Nolanahi ere, euskalkiak eta batua uztartzea ez da Errementari-ren ekarpen bakarra, ezta esanguratsuena ere, Gorka Lazkano itzultzailearen ustez. Maila horretako genero fantastikoko film bat euskaraz egitea da aipagarriena. “Arabako garai bateko euskararekin egin dugun ariketa berritasuna izan daiteke, baina ereduari dagokionez ez dugu ezer berririk ekarri, gainerakoek bezala guk ere ahal duguna egin dugu”. Hori guztia, entzuleak gogoan dituztela, jakina: “Beti zalantzan ibili gara, nola ez uxatu euskaldun berriak eta nola ez aspertu gainerakoak”.

Errementari gaztelaniaz edo ingelesez errodatzeko aukera sortu zitzaion Paul Urkijori, baina beti argi izan du Patxi Errementariaren inguruko film hau euskaraz izan behar zela. Horri esker, euskarazko eskaintza zabalagoa izango da zinema-aretoetako karteldegian. Ariketa dotorea egin dute Urkijok, Lazkanok eta Zuazok, euskararen hizkerek eta erregistroek ematen dituzten aukerei zukua aterata. “Pelikulak euskararen askotariko koloreak batzen ditu, horrek bizitasuna ematen dio istorioari”, dio zuzendariak. Gorka Lazkanoren ustez, “noizean behin konplexurik gabe jokatzeko baimena eman behar diogu geure buruari, eta fikzioa, behintzat, euskararen territorio libre bihurtu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-09-15 | Euskal Irratiak
Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

 


2025-09-12 | Sustatu
Euskararen Kultur Erakundea arriskuan finantzazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]


Baionako merkatuan euskaraz eta gaskoiz aritzeko kanpaina abiatu dute

Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Eguneraketa berriak daude