Artista langileak

Madrilgo Aktoreen Batasuneko idazkari nagusi Iñaki Guevararen hitz dira honako hauek: “Aktoreak noizbehinkako langileak gara eta, horregatik, legeak egokitu beharrean gaude gainontzeko langileen eskubide berak lortzeko”.

Bere hitzek azken urteetan eman den ekimen baten mamia laburbiltzen dute. “Artistaren Estatutua” bezala ezagutzen da eta horixe du helburu: langileen eskubide berak izatea, artistak ere langileak garelako.

Hedabideek saltzen duten aktoreen irudia gehienetan alfonbra gorriarekin lotuta dago, edo antzeko ekintzek zabaltzen duten glamourarekin. Inportatutako irudia inondik inora. Eta gurean, Handia fenomenoak Goyatarako izendapenekin (Zorionak, duda gabe) areagotu egiten du irudi hori. Baina errealitateak ez du zerikusirik horrekin, ez eta Gizarte Segurantzarekin dugun harremanarekin ere. Guretzako propio sortu zuten Erregimen Orokorraren barruan artisten erregimenaren berezitasuna aitortzen zaigu, baina horrek ez dizkigu eskubide berak bermatzen. Eta kontua, hain zuzen ere, hori da. Langile guztien eskubide berberetara hurbilduko gaituen lege aldaketa bat bultzatzea. Hiru puntutan laburbiltzen da Artistaren Estatutuak eskatzen duena.

    1. Gizarte Segurantzaren erreforma. Bermatu dezan lanik gabeko uneetan egon dadila langabezia prestazioa, behin-behinekotasun edo intermitentzia errealitatera egokitua, artistek bere bizitza laborala osa ahal izan dezaten.
    2. Erreforma fiskala. Urte batean irabazitakoa errenta aitorpen diferentetan banatu ahal izatea, aintzat hartzeko artista baten soldatak, bere lana bezala, aldakorrak eta intermitenteak direla.
    3. Eredu sindikalaren erreforma. Artistek, gainontzeko langileek bezala, hauteskunde sindikalak egin ahal izan ditzaten, eta sindikatuek arloko erakunde sindikal nagusiak bezala onartuak izateko aukera edukitzea.  

Hau guztia aurrera ateratzeko joan den urteko udaberrian Madrilgo Diputatuen Kongresuan, eta Podemosek bultzatuta, azpibatzorde bat osatu zen. Sare sozialetan, batzorde horren bilera bateko bideo bat ikusi ahal izan da, non Espainiako lau alderdi nagusiak bat datozen ekimenarekin. Beste kontu bat da horrek zein ibilbide izango duen, nahiz eta denak bat etorri oinarrietan. Bideoan ez dira azaltzen ez EAJ, ezta EH Bildu ere. Kontuan izanik Gizarte Segurantzaren eskumena Madrilen esku dagoela oraindik, ez legoke gaizki Euskal Herriko artistok bi alderdi horien bitartez ordezkatuak izatea batzordean. Agian hala da, bideoan azaltzen ez badira ere.

Berez 2018ko udaberrian iritsiko da Kongresura eztabaidatua izateko. Sinplea beraz, artistak langileak gara eta eskubide berak nahi ditugu. Ea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude