Iruñeko TVEren egoitzan ezagutu nuen, duela ia hogeita hamar urte. Ni etxe hartan egiten zen lehen (eta azken) euskarazko saioaren arduraduna nintzen. Astean Behin programara gonbidatua nuen olerkaria: Francisco Javier Irazoki. Tipo txikia zen, bizarduna; janzkeran-eta, ordurako zaharkitua zegoen hippy itxurakoa. Telebistaz eta poesiaz gutxi zekien kazetari gazteari gizon misteriotsua, isila, atsegina eta sentibera iruditu zitzaion.
Oker ez banaiz, EHUk argitaratzen zuen olerki bildumako ale elebidun haietakoa eskainia zion, gaztelaniazko poemen parean euskarazko itzulpena ere emanez. Eskarmentu gutxikoa izanagatik, aurkezleak bazuen kazetaritzaren oinarrizko lezioaren berri: komunikazioak funtzionatuko badu, kode bera erabiltzen duten solaskideak behar dira. Oinarrizkoak huts eginda, jakina, hura nekez izan zitekeen elkarrizketa gogoangarria.
Nuccio Ordine filosofoak L´utilità dell´inutile liburu interesgarrian berehalako etekina ematen ez diguten jakintzak aldarrikatzen ditu, poesia horien artean: “Poesiaren barnean bada lurrin moduko bat, edo argi bat, guztion gozagarri. Baina horretaz ohartzeko, eta horrekin gozatzeko, beharrezkoa da trebatze lan bat egitea”. Poesia liburuen ale kopuruari erreparatzea aski da konturatzeko: gehienok egin gabe daukagu trebatze lan hori.
Kontua da olerkaria, handik gutxira, Euskal Herria utzi eta Parisa joan zela. Gure mendialdeko paradisuek infernu handiak ezkutatzen dituztela esana zigun prosa itxurako poema liburu batean. Geroztik, Frantziako hiriburuan bizi da literaturari eta musikari emana, noizean behin kritikaren txaloa merezi duten liburu bitxiak argitaratuz.
Azkenak Ciento noventa espejos du izenburu, beste horrenbeste hitzez osaturiko testuekin egina. Urte berriko helburuen zerrendan sartu bainuen hutsen aitortza, onartu eginen dut: Savater, Aranburu eta beste batzuen lausenguak irakurrita kosta egin zitzaidan liburua erostea.
Ez naiz damutu. Lesakarrak “prosan idatziriko sonetotzat” hartzen dituen testuotan era askotako gaiei buruzko hausnarketak daude: irakaspenak, bidaiak, literatura, musika, lagunak… Eta hori dena lerroetan barna eroso eramaten gaituen gaztelania ederrean idatzia. Irazokirenak poliki zizelkaturiko testuak dira, pazientzia handiko artisau batenak: handik eta hemendik kendu, mezua ahalik eta argien eta dotoreen emateko.
Gozatu egin dut lesakarraren ispiluekin, alean utzi dudan azpimarra kopuruak erakusten duen bezala. Horietakoren batekin amaitzea pentsatua banuen ere, ez da posible. Haren testuak 190 hitzetara mugatuak dauden bezala, lerrook sinatzen dituenak ezin du 330eko marra gainditu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]