Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren ezinbesteko eta zein bazterreko. Dena esatera, eragile euskaltzale gehienen isiltasuna dute lagun, eta horrela lortzen dute erdal ideologia supremazista hedatzea, gizartea bustiz eta euren aldera eramanez, zenbait euskaldun tartean.
Abiapuntua beti izaten da egungo egoera soziolinguistikoa, euskararen eta euskaldunon menpekotasuna eta urritzea zerk eta nork eragin duen “ahaztuta”, aditzera emanez hau dela berezko egoera eta egun arteko zapalkuntza, jazarpena edota debekuak isilduz.
Jende horiek win-win ereduaz ari direlarik, soilik eurak garaile irtetea dute buruan. Adibidez, El correo español-en abuztuaren 7an Arana jaunak aipatzen duen “elebitasun eredu bitxia” ere, euren alde eraiki dute: euskaldunak gazteleraz jakitera derrigortuta gaude, baina gazteleradunek ez dute euskaraz jakin beharrik.
Erdal nagusitasunaren defendatzaile hauek ez zuten espero euskararen berreskurapen zantzurik edota D ereduaren arrakastarik, eta deseroso, gure hizkuntzaren hedapena mugatu nahi dute, “kontsentsu” desorekatuetara itzuli
Elebitasun menperatzailea da inposatu digutena, eta ez “bitxia”: eurek win-irabazi, baina geu bend-makurtu. Aranak idatzian dio EAE orain elebidunagoa dela “ibilbide demokratikoari” ekin genionean baino. “Demokratikoa” asko esatea da, Espainiak eta Frantziak besteren artean hizkuntz eskubideak ere ukatu edo mugatzen dizkigutelarik, baina gainera “ahaztu” egiten du Euskal Herria egun baino askoz euskaldunagoa izan dela antzinarotik XX. mendera arte, eta euskal herritarrak euskaldun elebakarrak zirela gehienak, espainol eta frantsesei baimena eskatzeke.
Elebitasun “bitxi” hau euskara ordezkatu eta gaztelera nahiz frantsesa inposatzeko asmatutako tresna bat baizik ez da. Alabaina, erdal nagusitasunaren defendatzaile hauek ez zuten espero euskararen berreskurapen zantzurik edota D ereduaren arrakastarik, eta deseroso, gure hizkuntzaren hedapena mugatu nahi dute, “kontsentsu” desorekatuetara itzuli. Euskaldunen erkidegoaren berreskurapena “demokrata” hauen “elkarbizitza” ereduaren aurka doa. Hala ere, badirudi arnasguneetan euskarak nagusi izaten jarrai dezan saiakerak egiteko baimena emango liguketela “(Espainiako) konstituzioa gainditu barik” betiere, eta ohartaraziz ezin direla arnasguneetarako balizko euskararen aldeko neurriak eremu erdaldunduetara ekarri “egun gertatu bezala” (?). Bestela esanda, arnasguneetan (bertan) euskaldunen hizkuntz eskubideak berma daitezke, baina euskara ordezkatuta izan den herri eta hirietan ez; Ataungo euskaldunari bai, baina Irungoari edo Bilbokoari ez!
Supremazismoarentzat lanpostu publiko guztietan espainiera exijitzea, aipatzea ere merezi ez duen gertakari naturala da, baina euskara (maila jakin doituetan bada ere) eskatzea “elkarbizitzaren aurkako operazio ankerra” litzateke, erdal erkidegoaren bazterketa”… balorea behar da! Oldarraldia -“acometida”- deitzen diote euskaldunon hizkuntz eskubideak sikiera erakunde publikoetan bermatu nahi izateari; izan ere, erdal hiztun elebakarren nagusitasun inposatua nonahi bermatzeaz ari direlako. Zeren eta “euskal” administrazioan lan egiteko espainola, fisika, kimika, telekomunikazioak edo soziologia exijitu baitaitezke, baina, hara non, euskara soilik ugazabek esaten duten lanpostuetan, mailan eta proportzioan.
Bada garaia eragile euskaltzaleek ideologia supremazistari aurre egin diezaiogun, ezta? Euskal gizarte justuago baten alde, hain zuzen.
JJ Agirre Martinez, albaitaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]