Zuzenbidean doktorea eta Antígona ikerketa taldeko zuzendaria da Encarna Bodelón (Bartzelona, 1967). “Generoa eta Berdintasuna” eta “Indarkeria matxisten” graduatu ondoko ikastaroen zuzendarikidea da eta bere ikerketa lerro nagusiak, generoa eta zuzenbidea, eta emakumeen zigor penala izan dira, bertze hainbaten artean.
Zein da zure ustez emakumeon eskubideen osasuna gaur?
Nazioartean aurrera egin dugu emakumeon eskubideen aitorpenean, baina horrek ez du esan nahi soziologikoki desberdintasunak gainditu ditugula. Europar Batasunean, adibidez, gizon-emakumeen aldea gutxitzetik urruti, hazten ari da. Adibidez, Katalunian zein Espainiako Estatuan ugariak dira hainbat eta hainbat aldagai ekonomiko, hala nola, soldataren arrakala edo emakumeon langabezia. Kezkagarria da oso.
Zenbateraino hobetu da egoera azken urteotan?
Zuzenbidearen arloan, kontzientzia feminista asko hazi da: 90eko hamarkadan ez zegoen jurista feministarik eta orain, aldiz, bai. Baina kasu, oraindik ere, zuzenbideak ez ditu emakumeon eskubideak bermatzen. Zailtasunak desberdinak dira gaur egun, baina bere horretan jarraitzen dute. Sarri gertatzen da eskubide bat ase bezain agudo desberdintasun-gune bat irekitzen dela. Eskubideen borroka etengabeko bilakaeran dago.
Antígona ikerketa taldeko zuzendaria zara. Noiz eta nola jaio zen?
Duela 15 urte sortu genuen Zuzenbide Filosofiako hainbat irakaslek. Gure helburua hastapenetik izan zen zuzenbideko irakaskuntza eta ikerketa feminista sustatzea. Urte hauetan guztietan graduatu ondoko hainbat espezializazio sortu ditugu, tartean, eraso matxisten inguruan Espainian egin daitekeen ikasketa bakarra. Bestalde, zuzenbideko ikerketa feminista jorratzen dugu.
Zertan aldatu da taldea?
Jende aunitz hezi dugu, prekarietatearen testuingurua tarteko, ikasketak amaitzeko Espainiatik kanpora erbesteratu behar izan dutenak. Taldea aldatzen joan da, beraz, baina, ikerketa hainbeste zigortu duen krisi ekonomikoaren gainetik, lortu dugu etengabeko garapenean egotea, pozik gaude.
Feminismoa sarri aitortzen zaigu emakumeoi. Gizonezkorik ere egongo da tartean, ezta?
Nahi baino gutxiago. Antígonan adibidez, %95 emakumezkoak gara. Orokorrean oso zaila da gizonezkoak zuzenbide feministara erakartzea. Joera orokortua dela esango nuke, graduondokoetan ere 25 ikasletik urtero gizonezko bat edo bi izaten dira, gehienez ere. Gizonezkoek arazo larria dute, eta feminismora batu baino, euren egitasmo feministak sortu eta autokritika egin beharko lukete. Baina, zoritxarrez, ez dago gaur gaurkoz gizonezkoen egitasmo feministarik.
Hitz egin dezagun espetxe zigorraz. Generalitateko kontseilarien espetxeratzeak berpiztu du emakumeen eta kartzelen eztabaida. Zein iritzi duzu?
Isilarazita dago kartzelen gaia orokorrean, baina zer esanik ez emakumezkoen espetxeratzearena. Espainian eta Katalunian hauen espetxeratzea %6aren bueltan da, baina murritza izateak ez du justifikatzen gaiaz ez hitz egitea. Emakumezkoen espetxeratzea bereziki larria da, gizonezkoenean agertzen diren arazoak larriagotzen direlako. Hala nola, familien deserrotzearen, arazo ekonomikoen edo bazterketaren bitartez. Baina ez hori bakarrik, emakumeen espetxeetan bazterketa ikaragarria dago generoari lotuta.
Kataluniak Estatu independente izatea lortzen badu, zein izan beharko litzateke espetxeen funtzioa?
Itxi beharko lirateke. Emakumeena abiapuntu interesgarria da, oso erraza baita emakumezkoen espetxe guztiak ixtea: emakumezkoen %95a jabegoaren kontrako delitu txikiak eta drogen salerosketa dela-eta dago espetxeratuta. Beraz, argi dago espetxeek, gaur gaurkoz, ez dutela funtziorik asetzen. Espetxeak gizartearen porrota dira.
Nola aldatu daiteke presondegietako sistema?
Azpiegiturari dagokionez aldaketak egin dira, baina ez da sustatu espetxeratzeen funtzioaren inguruko eztabaida sakonik. Ezinbestekoa da espetxe sistemaren alternatibak sustatu eta testuingurua aldatzea. Adibidez, jabetzaren kontrako delituen edo droga trafikoaren aurrean espetxeratzearen zigor alternatiboak daude. Zentzurik ba al du kokaina kilo erdia trafikatzen duen emakume batek sei urte ematea preso? Zigor horrek zerbait konpontzen al du gure gizartean? Ezer ez. Baina, ez hori bakarrik, hilketa bat egiten duen edonork arreta berezia behar du, baita egin duen mina konpontzeko ere. Espetxeratzeak ez du ezer konpontzen.
Amaitu aurretik, zein dira berdintasunaren aldeko erronka nagusiak?
Geure sistema ezaugarritzen duen eredu patriarkal neoliberalaren kontrako borroka nekeza da, eta lan asko dugu egiteko, baina baikorra naiz feminismoa geroz eta biziago ikusten baitut. Uste dut erronka nagusia orain gizonezkoekin lan egitea dela: lan asko egin dugu prebentzioari dagokionez, baina gizonezkoak ez dira mugitu. Bestalde, ezinbestekoa da zainketari dagokion lana gizarteratzea, eta azkenik, emakumeen pobreziaren kontrako neurriak hartzea ezinbestekoa da.
“Zuzenbidea ikusmolde feministatik bizi dut. Ikasketak hasi ahala konturatu nintzen zuzenbidea neutraltzat jotzen den arren, gaur egun etnozentrismo juridiko gisa izendatzen dugun horretan oinarrituta egon dela betidanik. Beraz, 90eko hamarkadako hastapenetan Espainian zuzenbide formazio feministarik ez zegoenez, Holandara joan nintzen ikastera. Orduan konturatu nintzen emakumeon eskubideak ez daudela erabat bermatuta eta, ondorioz, erakundeak sortu direla geure beharrak kontuan hartu gabe”.
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]