Europarrek eragin zuten Rapa Nuiren porrota

  • Jakob Roggeveen marinel holandarra 1722an Rapa Nuira iritsi zenean zibilizazio oparoa topatu zuen bertan. Handik mende erdira, James Cook bertan lehorreratu zenean oso bestelako egoera ikusi zuen.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uhartearen gainbehera barne arazoei egotzi izan zaie, gainpopulazioari eta baliabideak gehiegi ustiatzeari. Baina Honoluluko Bishop museoko Mara Mulrooney antropologoak (argazkian) zibilizazioaren aztarnak aztertu eta ez du barne eragile horien arrastorik topatu.

Beste hipotesi bat du Mulrooneyk: europarrek uhartera eramandako gaixotasunek eragin zuten gainbehera, beste toki askotan bezala. Paul Rainbird, Benny Peiser, Terry Hunt, Carl Lipo eta beste aditu batzuk bat datoz hipotesiarekin.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.