Jakob Roggeveen marinel holandarra 1722an Rapa Nuira iritsi zenean zibilizazio oparoa topatu zuen bertan. Handik mende erdira, James Cook bertan lehorreratu zenean oso bestelako egoera ikusi zuen.
Uhartearen gainbehera barne arazoei egotzi izan zaie, gainpopulazioari eta baliabideak gehiegi ustiatzeari. Baina Honoluluko Bishop museoko Mara Mulrooney antropologoak (argazkian) zibilizazioaren aztarnak aztertu eta ez du barne eragile horien arrastorik topatu.
Beste hipotesi bat du Mulrooneyk: europarrek uhartera eramandako gaixotasunek eragin zuten gainbehera, beste toki askotan bezala. Paul Rainbird, Benny Peiser, Terry Hunt, Carl Lipo eta beste aditu batzuk bat datoz hipotesiarekin.