Heldulekuak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Izenak kontrakoa iradoki arren, heldulekuak ez dira helduen lekuak: haurrek ere behar (eta merezi) dituzte heltzeko lekuak. Atzean utzi berri dituzun Eguberriek hori erakutsi dizute. Zure begi-belarriek harrapatutako elkarrizketan ikusi uste duzu semearen helduleku nagusi bat, amonarekin solasean ari dela: Papa Noel ez da existitzen, Yaya; Olentzero, bai!”. Bi egun geroago, heldulekuari gogor helduta, bere zalantzen eta deskubrimenduen berri eman dizu mutikoak, esnezko enegarren hortza erortzean: “Nire ustez, aita, Perez sagutxoa ez da existitzen. Nola ekarriko du hori guztia sagutxo batek? Nik uste dut Olentzero dela Perez sagutxoa”.

Izenaren iradokizuna, ordea, ez da guztiz baztertzekoa, eta uste baino errazago bihurritzen dugu helduok gu gobernatzen omen gaituen pentsamendu logikoa. Haurren kasuan bezalatsu, existentziaz (eta absentziaz) aritzearekin behar izaten ditugu batez ere heldulekuak. Eguberrietan soilik ikusten duzun izeba baten esanean aurkitu duzu pieza klasikoa: “Nik jainkoarengan sinesten dut, ez elizak edota erlijioek azaldu duten moduan… baina indar gorenen batek egon behar du”.

Zuk, urte berrian ere, heldulekuetan sinesten segitzen duzu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.