ARGIA.eus

2020ko ekainaren 05a

Hitzaren artisauak

David Bou @dvdbou
2017ko abenduaren 10a

Pantailen eta teklatuen menpe bizi garen aro honetan, papera eta tinta dira inoiz baino ozenago aldarrikatu nahi ditugun osagaietako bi. Non hobe orrialde hauetan egitea baino! Non eta hainbat lankide aldizkaria taxutzeko borrokatzen ari diren honetan, borroka horren beraren eredu dena, batzuei zaharkitua irudituko zaien arren, guretzat oinarrizkoa dena.

Zergatik egin internetek eta sare sozialek gero eta eklipsatuagoa dagoen formatu honen alde? Bada, hain zuzen ere, garena eta gustuko duguna egitea bermatzen digulako: kazetaritza sakona, analitikoa eta erreflexiboa, informazio hutsala eta galkorra izatetik urrun. 

Astekari bat editatzeak artikuluak sinatzen ditugunon arduraz haragoko pertsonak inplikatzen ditu. Testu hau itzuli eta zuzendu dutenena lehenik, ilustratzaile, argazkilari eta diseinatzaileena ondoren, eta jarraian, ekonomiaz, publizitateaz eta banaketaz arduratzen direnena, ikusiezinak baina ezinbestekoak sarritan.  

Orrialde hauek astero jasotzea mirakulu kolektibo txiki bat da; eta aldi berean pribilegio handia zuen etxeetara eta zentro sozialetara heltzea. Papera da zuekin egoteko bitartekoa, interpelatu nahi dugun jendartearen begien bistako euskarria, ukigarria, horregatik, ezagutzen ez gaituenak gure aldizkari bat aurkitu eta irakurtzen duenean garaipen txiki bat da guretzat, aurrera segitzeko bulkada.     

ARGIA eta La Directa-ren  arteko harremana 2015eko maiatzean gauzatzen hasi zen, duintasuna irabazi duen Gasteizko plaza batean. Goiz hotz hartan, uniformedun saldo batek hiru gazte euren herrikideen besoetatik nola erauzten zituzten ikusteak bihotza izoztu zigun lagun askori, baita injustiziaren horma artean
sartu izanak ere

Ez dugu inor engainatu nahi, objektibotasuna gezur ohikoa da kazetagintzan, etengabe errepikatua izanagatik sekula santan egia izanen ez dena. Kontatu nahi den errealitate oro, idatzia den prismaren baldintzapean dago, espazioa ematen zaien ahotsen aukeraketa subjektibotasun egintza da berez. Gakoa lan egiteko zorroztasuna eta zintzotasuna dira, eta horiek, zorionez, gure engaiamenduari esker bermatuta daude.   

Egiten dugunean konfiantza jartzen duen jendearekiko zordun gaude, ez enpresa taldeekiko ez aldian aldiko alderdi politikoarekiko. Bistan da, horrek baditu bere mugak, horrek gure zabalpena oztopatzen baitu, gustatuko litzaigukeen hegemonia lortzea geldiarazten baitu, funtsean, hegemonia hori partaide gareneko gizarteek behar duten ikuspegi aldaketa eragitea nahi dugulako. Hala izanik ere, gure printzipioei fidel izaten jarraitzea nahi dugu, helburu aldakorrak imajinatzen ditugun bitartean bidean gozatuz egitea. Aldakortasuna ibilian ziurtatzen da.

ARGIA eta La Directa-ren arteko harremana 2015eko maiatzean gauzatzen hasi zen, duintasuna irabazi duen Gasteizko plaza batean. Goiz hotz hartan, uniformedun saldo batek hiru gazte euren herrikideen besoetatik nola erauzten zituzten ikusteak bihotza izoztu zigun lagun askori, baita injustiziaren horma artean sartu izanak ere. Hainbat pertsonak arnasari eutsi genion zenbait orduz, gure oihuak isildu genituen eta gure kamerak altxatu euren ahotsa anplifikatzeko. Munduari tamainako desarrazoiak eta zentzugabekeriak ikusarazteko bitartekoa baino ez genuen izan nahi.         
    Lasai gaude. Eskuetan duzuen “tresna” hau atxikiko dugu, gertatzen ari diren eta gertatuko direnekiko adi gaudela esaten dizuegu, maitatzen eta gaitzesten dugun orori adi, ez etsitzera bultzatzen gaituzten historiaren gertakariei adi-adi gaituzue. Xede horretan zuek zarete ezinbestekoenak. Zuen ekimenik gabe ez dago zer kontaturik, zuen sostengurik gabe ez genituzke baliabideak izango. Denok batera ekinez gero, ez dago isilduko gaituen mozalik. n

    P. S. “Gibelari helduz idazten dugu edota bihotza estutuz”. (Ramón Acin, 1936ko agorrilean faxismoak hil zuen kazetari eta pedagogoa).  

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Kazetaritza

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2017ko abenduaren 10a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude